Triathlon Galdakao kirol elkarteak Akuatloi Txikiaren bigarren edizioa antolatuko du. Domekan, irailak 27, izango da eta izena emateko epea zabalik dago.
Triathlon Galdakao kirol elkarteak hainbat froga antolatzen ditu urtean zehar, hauetako batzuk etxeko txikienentzat, eta aurten lehen aldiz Akuatloi Txikian parte hartzeko aukera eskainiko die.
Irailaren 27an antolatuko du hitzordua, eta izena emateko epea zabalik dago webgune bitartez.
Irteera 09:15ean izango da, Elexalden. Mailaren arabera distantzia ezberdinak egingo dituzte.
Informazio gehiago ezagutu daiteke taldearen sare sozialetan.




