Oinarineko joaldunen taldera batzeko deia egin dute

Argazkia: Oinarin Dantza Taldea.

Oinarin Dantza Taldeko joaldunen taldera batzeko deia egin dute. Taldeak Euskal Herriko Joaldunen jaian parte hartu ohi du, besteak beste.

Euskal Herriko txokoetan zehar ikusi ohi du Oinarin Dantza Talde usansolotarra, euskal kultura zabaltzen han eta hemen.

Dantzariez gain, joaldun taldea du ere Oinarinek eta horretara batzeko deia egin dute usansolotarrek.

Taldean izena emateko Oinarinen sare sozialen bitartez edo oinarintdt@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke.

«Orain da zure aukera! Animatu eta batu gure taldera, euskal tradizioa bizirik mantentzen jarraitzeko eta joaldunen mundua gertutik bizitzeko. Zure zain gaude!», adierazi du taldeak.

situs togel

situs toto