Bihar, azaroak 11, greba orokorra egitera deitu dute, eta horren harira egun osoko egitaraua antolatu dute Galdakaon Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak elkarlanean. Arratsaldean manifestazioa deitu dute, Kurtzeko plazatik.
Euskal sindikatu eta eragileek bat egin dute —tartean Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak— Espainiar estatuan etxebizitzaren arazoa salatzeko biharko deitutako greba orokorrarekin.
Eragile biek egun osoko egitaraua antolatu dute elkarlanean, eta pikete informatiboekin hasiko da, 5 Izar Tabernan 06:30ean.
Ostean, 08:00etan, Iturrondo plazan gosalduko dute, eta pikete informatiboei berriz ekingo diete Bilboko manifestaziora joan baino lehen.
Arratsaldean aldiz, 18:00etan, Galdakaoko kaleetatik zehar manifestazioa egingo dute Kurtzeko plazatik.




