Coca-Colako Galdakaoko lantegiak 70 urte bete ditu

Argazkia: Coca-Cola.

Coca-Cola enpresaren Galdakaoko fabrikak 70 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko ekitaldia egin zuen urriaren 3an. Hitzorduan azken zazpi hamarkadetan Galdakaoko plantaren ibilbidean parte hartu duten hainbat erakundek eta eragilek parte hartu zuten, eta baita Galdakaoko Udaleko ordezkariek ere.

Mundu osoan ezaguna den Coca-Cola enpresren Galdakaoko lantegiak 1956an hasi zuen ibilbidea, eta 70 urte bete ditu aurten. Zazpi hamarkadako ibilbide horretan, instalazioak eta ekoizpen prozesuak nabarmen aldatu dira, eta gaur egun konpainiak Euskal Herrian duen instalazio nagusia da.

Urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egin zuen urrriaren 3an, eta hainbat erakundek eta eragilek parte hartu zuten, eta baita Galdakaoko Udaleko ordezkariek ere.

Udal ordezkari gisa, Iñigo Arriandiaga Galdakaoko alkatea, Monika Bailon Sustapen Ekonomikoko zinegotzia eta Antonio Gonzalez Jasangarritasun arloko zinegotzia. Coca-Colaren Galdakaoko plantako ordezkari nagusiez gain, CEBEK Bizkaiko Enpresen Konfederaziokoak eta Ur Partzuergokoak ere izan ziren bertan, besteak beste, eta horiek guztiek elkarrekin egin dute lantegia ikusteko bisita.

Arriandiagak enpresak izan duen eragina eta herriko industria jardueran egin duen ibilbidea nabarmendu zituen, izan ere, «hamarkadetan herrian jardun duten hainbat enpresek ekarpen handia egin diote tokiko ekonomiari eta enpleguari».

Bestetik, herriaren «nortasuna eta ibilbidea osatzen» lagundu duten beste hainbat eragileren lana ere gogora ekarri zuen, iaz bertan Andra Mari Dantza Taldeak ere 70 urte bete zituela eta Ganguren Mendi Taldeak 80. urteurrena ospatu zuela aipatuta.

Ildo horretan, Arriandiagak herriko agente guztien arteko elkarlana aldarrikatu du, «herriak aurrera egiteko ezinbestekoa baita gizarte eragileen, enpresen, banakakoen eta instituzioen arteko lankidetza». Azpimarratu zuenez, «eragile horien arteko harremanak eta elkarlanetik sortzen diren sinergiak funtsezkoak dira Galdakaoren garapen ekonomiko eta sozialerako».

Bestalde, Galdakaoko lantokiaren ibilbidean bidelagun izan diren hiru eragile garrantzitsu aitortu zituen enpresak, horien artean, Galdakaoko Andra Mari jatetxea, herriko zaharrena izateagatik. Hain zuzen, alkateak aldarrikatutako sinergia horiek irudikatuz, argazkia egin zuten ekitaldiaren amaieran jatetxeko kide esanguratsuenek, ekitaldian parte hartu duen Galdakaoko Ostalaritza Eskolako zuzendariak eta udal ordezkariek. 

situs togel

situs toto