Torrezabal Kultur Etxeak Click eta Click elkartea galdakoztarraren argazki erakusketa hartu du. Ikusgai dago azaroaren 14ra bitarte astelehenetik barikura, eta ordutegia honakoa izango da: 17:30-20:30.
Azaroaren 14ra bitarte Click eta Click elkarte galdakoztarraren argazki erakusketa hartu du Torrezabal Kultur Etxeak. Erakusketa kolektiboa da eta elkarteko hainbat kideren irudiak daude ikusgai.
Irudietan gai ezberdinak ikusi ditzakete Torrezabal Kultur Etxera gerturatzen direnek: erretratuak, natura, paisaiak, kirola…
Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa da: astelehenetik barikura 17:30-20:30.




