Memoriaren Eguna da gaur, eta horren harira Galdakaoko EAJ-PNV, PSE-EE eta Auzoak taldeetako kideek terrorismoaren biktimak omendu dituzte Romualda Zuloagako monolitoan. Helburua «terrorismoaren biktima guztiak gogoratzea eta memoria eta bizikidetza aldarrikatzea» izan da.
Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna da eta urtero egiten duen moduan, terrorismoaren biktimak omendu ditu Galdakaok ere.
Galdakaoko EAJ-PNV, PSE-EE eta Auzoak taldeetako kideek terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egin dute 12:30ean Romualda Zuloagako monolitoan, eta bertan lore eskaintza egin dute udalerriko zenbait auzokideekin batera.
Ekitaldiaren helburua «terrorismoaren biktima guztiak gogoratzea eta memoria eta bizikidetza aldarrikatzea» izan da.




