Martxan da Berbalagun ekimenaren 22. edizioa Galdakaon, eta aurten 22 talde izango ditu. Besteak beste, euskal kantak lantzeko talde berria abiatu dute, eta eguaztenero batuko da udal euskaltegian.
Beste urte batez, Berbalagun ekimena antolatu dute Galdakaon Udalak eta herriko euskaltegiek. Aurtengoa 22. edizioa da gure herrian, eta «euskara kalera ateratzeko» helburua du.
Guztira 22 talde jarri dituzte martxan aurten, 140 lagun ingururekin. Berrikuntza nagusiak kafe filosofikoa eta bertsolaritza lantzeko taldeak dira, eta baita ping-pongean aritzekoa ere.
Halaber, euskal kantak lantzeko taldea sortu berri da, eta eguaztenero batuko dira parte-hartzaileak. Azaroaren 18an hasiko da taldea, 19:00etan Galdakaoko udal euskaltegian.
Talde horretan izena emateko 607146855 telefonora deitu edo galdakao_berba@aek.eus helbidera idatzi daiteke.
«Euskal Herriko abesti historikoen atzean zer dagoen jakitea eta abestea gustuko baduzu, anima zaitez!», adierazi dute arduradunek.




