EGITARAUA | Zugutzuko jaiak asteburuan ospatuko dira, hamaika ekintzekin

Argazkia: Google Maps.

Zugutzu auzo galdakoztarrak jaiak ospatuko ditu bihar eta etzi Santa Barbararen omenez. Besteak beste, herri bazkaria, igel eta mus txapelketak eta kontzertuak antolatu dituzte astebururako. Ezagutu egitarau osoa albiste honetan.

Zugutzuk amiera emango dio asteburuan Galdakaoko jaien egutegiari. Santa Barbaren omenezko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, egitarau zabalarekin.

Zapatuan, trikipoteoa, herri bazkaria, eta kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste. Domekan aldiz, umeentzako puzgarriak, bermuta eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:

Azaroak 28, zapatua
11:00 Triki-kalejira erresidentzietatik
11:30 Pregoia eta txupinazoa, karpan
11:45 Triki-poteoa Iraragorri hoteletik, futbol zelaitik eta Iraragorri hoteletik
13:00 Da Capo Musika Bandaren kontzertua
15:00 Herri bazkaria
16:30 Mus txapelketa edo bingoa
17:30 Gilerna ikuskizun magikoa eta txokolatada
18:00 On-plus karaokea
19:00 Umorezko bakarrizketa
20:00 Kontzertuak: Nerbio Bulkada eta Artikulo 30

Azaroak 29, domeka
10:00 Padel txapelketa
11:00 Meza, aurreskua eta salda
11:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak
12:00 Igel txapelketa eta txapela jaurtiketa
14:00 Luntxa karpan eta bermut kontzertua, Las modernas de Arakaldo

situs togel

situs toto