Asteburuan ospatuko dira Usansoloko San Andres jaiak, eta zapia eskuragai dago dagoeneko. Udaletxean eskuratu daiteke, gaur eta bihar arratsaldean.
Bihartik, azaroak 27, astelehenera bitarte jai giroz beteko dira Usansoloko kaleak, San Andres jaiekin. Usansoloko jai Batzordeak egitarau zabala antolatu du, lau egunetarako.
Jaietaz disfrutatzeko, Usansoloko Udalak zapiak banatuko ditu herritarren artean.
Zehazki, udaletxean eskuratu daitezke gaur eta bihar, 17:00-19:00 ordutegian.




