Dekantuz: «Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu»
Dekantuz kuadrila @dekantuz98
BINKE / 2020ko martxoa
«Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu»
GALDERAK: Boliñak kuadrila @bolinhas_xodo
Zein izango litzateke zuen bizitza definitzen duen filma? Ali G, Galdakaoko kuadrilen artean errespetua egotea baita gure helburu nagusia. Gainera, film honekin oso identifikatuta sentitzen gara, protagonista gure kuadrilako Unai Beitiaren antzera janzten delako, beti horiz.
Zein kuadrilarekin pasatuko zenituzkete 24 ordu? Patxikukoekin, gure gurasoak bailira tratatzen gaituztelako. Azken bi urte hauetan oso harreman estua egin dugu: lagunartekoak, juergak… Are gehiago, laster «Pakantuz dei» izeneko egun bat egiteko asmoa dugu. Bi kuadrilak batera egun osoko egitaraua prestatzen gabiltza. Bazkaria, paintball, kontzertua… Hala ere, ezin dugu Jaikiriki kuadrila atzean utzi!
Bolintuz is real. Zein hiru Boliñekin joango zinatekete bidaian? Garazi, Oihana eta Mirenerekin. Gure filosofiarekin bat egiten dutelako eta iraganean harreman ona izan genuelako, agian behar baino hobea. Kotxe batean montatuz gero jarriko geniekeen kanta «Pasado pisado» izango litzateke. Baina gogorarazi nahi diegu, sua itzali arren errautsak beti dirauela eta Huntza taldeak ondo dioen moduan, txispa batek sortzen duela sugarra. Punto y final.
Nor izango litzateke zuen filmaren protagonista? Eta nor lehenengoa hiltzen? Gure kuadrilako filmean ez litzateke protagonistarik egongo, denok baikaude maila berdinean; lehena hiltzen? Beñat, ez delako bere kabuz arnasteko gai ere.
Zuetako nork egingo luke kolaborazio bat gure «influencer» Arantzarekin? Askotan «photo sesionak» egin ohi ditugu, gure Instagrama ikusi besterik ez dago. Hala ere, ideia bat dugu esku artean aspalditik: Galdakoko kuadrilen suhiltzaile egutegia egitea. Beraz, hor ikusiko dugu elkar Arantzarekin!
Zuetako nork ligatzen du gehien? Zelan lortzen ditu bere helburuak? Mikel Delam da gure kuadrilako ligoia; bere kanariar azentua, hogei egunez zaindu gabeko bibotea eta eraman ohi duen eskale itxura dira bere sekretu nagusiak.
Izen zenuten «arrakasta» ikusita, bueltatuko zinatekete Boom programara? Behar bada bai, baina anbizio gehiago ditugu, «La isla de las tentaciones 2.0»-ko kasting-era aurkezteko asmoa dugu eta.
Nola deskribatuko gintuzueke? Astunak. Astunak. Astunak.
Zein izan da zuen juergarik onena? Momentu asko azpimarratuko genituzke, Galdakaoko edozein jai —batez ere ostiralak—, Madalenak, Antzarrak, Portugalen egindako juerga…
Konfesatu ezin daitekeen sekreturen bat kontaiguzue! Gure kuadrilako batek San Mameseko giltzak ditu, eta noizean behin sartu egiten gara partidotxo bat jokatzera.
Gutako norbaitengatik aldatu ahal izango bazinateke? Argi eta garbi, Garazi Castillogatik —guretzako Charmander Schumacher—. Kondairak dio duela urte erdi egon zen Topako sutea berak eragin zuela —elur eta guzti, hori bai meritua—.