ARGAZKIAK | Euskal Kopa 2022 Urreta kiroldegian jokatu zen, Baskoniaren alde
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Santiago Amillano @clicketaclick
Eguaztenean jokatu zen Euskal Koparen aurtengo edizioa Urreta kiroldegi galdakoztarrean, eta 87-91 gailendu zitzaion Cazoo Baskonia talde arabarra Bilbao Basketi. Lepo bete ziren harmailak, eta bertan izan zen Santi Amillano Binkerentzako irudi hauek ateratzen.
Euskal Koparen aurtengo edizioa iragarri zen egunean bertan, irailaren 13an, eman zuen horren berri Binke aldizkariak: ACB Ligako Bilbao Basket eta Baskonia elkarren artean lehiatuko ziren hilaren 21ean Urreta kiroldegi galdakoztarrean.
Esan eta egin, harmailak lepo bete zituen norgehiagokak askorako eman zuen, eta zaleen gehiengoa Bilbao Basketek irabaztearen alde bazegoen ere, talde arabarrak eskuratu zuen lau puntuko aldearekin aurtengo Euskal Koparen partida: Surne Bilbao Basket 87 – 91 Cazoo Baskonia.
Euskal Herriko saskibaloi talde onenek denboraldia hasi aurretik jokatzen duten txapelketa honetan izan zen Santi Amillano Click&Click elkarteko argazkilari galdakoztarra, eta argazki hauek batu zituen Binkerentzat: