
AGINKE | Aparkaleku «libreetako» panelak laster dira martxan
Zenbat aparkaleku libre dagoen adieraziko duten panelak uda sasoitik prest daude. Hala ere, oraindik ezin izan dituzte martxan jarri Galdakaon aparkalekuren bat libre geratzea ia ezinezkoa delako eta beti hutsuneak zero zifran egoteak askori panela estropeatuta dagoela sinetsarazi baitiezaioke.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!