Aktualitatea 

Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon

2022-03-30
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Galdakaon TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Binkeren artxibotik Gaur hasiko da 22. Korrika Amurrion, 16:30ean, eta bihar —tira, gaurko goizaldean bertan— igaroko da Galdakaotik. Hemen batu ditu Binkek ibilbidea, kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeak eta aldaketen toki zehatzak. Orain dela bi aste Binkek argitaratu zuen bezala, 2022ko Korrika apirilaren 1ean pasatuko da Galdakaotik —Etxebarritik etorriko da eta Zornotzarantza joango da— eta apirilaren 6an Usansolotik —Bediatik etorriko da eta Larrabetzurantza joango—. Gaur ekingo dio Korrikak ibilbideari Amurriotik hasita, 16:30ean, eta bihar —gaurko goizaldean bertan— helduko da Galdakaora 02:20ak aldera. Aperribaitik sartuko da

Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8

2022-03-30
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8 TESTUA: Jon Gomez GaraiGRAFIKOAK: Naia Bergaretxe Sarria Gatazka beliko bat gertatuko balitz Espainia eta beste herrialde baten artean, espainiar lurraldearen inbasioarekin, Espainiaren alde borrokatzeko prest egongo zinateke? Espainiar estatuko probintzien emaitzak kaleratu zituen gaur astebete Electomaniak, aurreko galderari erantzunez. Baina zeintzuk dira Galdakaoko emaitzak? Eta zeintzuk Bizkaiko herri guztietakoak? Binkek Galdakaoko eta Bizkaiko herri guztietako datuak batu ditu hemen, grafikoz lagunduta. Ukrainaren inbasioak oinarri asko jarri ditu zalantzan. Errusiak ukrainarren aurkako gerra hasi zuenetik asko izan dira Ukrainako armadara batu diren herritarrak, bere herrialdea defendatzeko asmoz. Askok

Haurren Kontseilua osatu da lehenengoz Galdakaon

2022-03-30
PolitikaBINKE / 2022ko martxoa Haurren Kontseilua osatu da lehenengoz Galdakaon, gazteen parte-hartzea sustatzeko TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Galdakaok Haurren Kontseilua du lehenbiziko aldiz, 25 ikaslez osatutako Udalaren organo berria. Hilean behin batuko dira Kontseiluko kideak eta Udalari proposamenak egiteko aukera izango dute bi orduko saioetan. Atzo, martitzena, eratu zen lehenengo Haurren Kontseilua. «Esperientzian parte hartuko duten haurrentzat pertsona eta herritar gisa trebatzen lagunduko dien ahalduntzeko» eta Udalak «bere jardueretan haurren begirada txertatzeko» aukerak eskainiko ditu atzo, martxoak 29, Galdakaon osatu zen Haurren Kontseiluak. Lehenengoz osatu da ekimen hau Galdakaon, Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailatako ikasleekin. Galdakao

Txanda bi eskainiko dira aurtengo Aste Santuko Kirol Udalekuetan

2022-03-29
AisiaBINKE / 2022ko martxoa Txanda bi eskainiko dira aurtengo Aste Santuko Kirol Udalekuetan TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Maximit Copyleft Aste Santuko Kirol Udalekuak txanda bitan egingo dira aurten, eta gainera, etxeko txikiak ekarri eta eramateko zerbitzua ere eskainiko zaie gurasoei. Zabalik dago honezkero izena emateko epea. Hemen informazio guztia. Aurtengo Aste Santuko Kirol Udalekuek ere txanda bi izango dituzte bai Galdakaon zein Usansolon, 5 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako. Lehenengo txanda apirilaren 11, 12 eta 13an antolatuko da eta bigarrena berriz, hilabete bereko 19, 20, 21 eta 22an. Galdakaoko Udalaren Kirol Arloak antolatutako saio hauek Urreta eta Unkina kiroldegietan izango

Segregazioaren auzian, UHk ez dio Espainiako Gobernuari «beldurrik»

2022-03-29
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Segregazioaren auzian, Usansolo Herriak ez dio Espainiako Gobernuari «beldurrik» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bizkaiko egunkaririk salduenak gaur orrialde bi eskaini dizkio Usansolori, Espainiako Gobernuak «desanexioa onartuko ez duela» titularrera ekarriz. Monika Mena UHko kidearekin hitz egin du Binkek, eta horri beldurrik ez diola esan du, baita EAJren eta PSE-EEren irakurketa bat dela ere adierazi. Zergatik dio Menak hori? Hemen bere arrazoiak. Usansoloren segregazioaz iritzia emateko galdeketa ofizialaren biharamunean, El Correo egunkariak gaurko lerroburura ekarri du, hitzez hitz euskaratua: «Gobernu zentralak Usansolori abisatu dio legeak ez duela bere desanexioa onartuko». Baina Usansolo Herriak (UH) ez

Gazte Eguna bueltan da: maiatzaren 7an antolatuko da Galdakaon

2022-03-29
JaiaBINKE / 2022ko martxoa Gazte Eguna bueltan da: maiatzaren 7an antolatuko da Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Orain bi urte birtualki ospatu zen eta iaz bertan behera utzi behar izan zen Galdakaoko Gazte Eguna. Baina aurten bueltan datorrela baieztatu du Gazte Eguneko antolakuntzak bere Instagram kontutik argitaratutako bideoan. Enegarrenez errepikatu da jendartean errealitate hau: pandemiak mundua gelditu zuen. Nabarmena izan da gaitzak munduan eragindako hutsunea, eta gure egunerokotasuna ere horren isla izan da. Gure egunerokotasuna, gure ohiturak, gure hitzorduak… Eta gure jaiak. Horren parte ere izan da Galdakaoko Gazte Eguna. «Orain bi urte ahaleginak egin genituen eta birtualki

BIDEOA | Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54

2022-03-28
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54 TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Hainbat urteko eskaeren ostean, eta Galdakaoko Udalean oposizioan dauden alderdi guztien kritikarekin bada ere, usansolotarrek Usansolo udalerri independente izatea gura duten ala ez modu ofizialean bozkatu zuten lehenengoz pasa den domekan: bozketara deituta zeudenen %63,12ak hartu zuen parte eta horien %81,54 segregazioaren alde agertu zen. Binkek eguneko jarraipena egin zuen bere Twitter kontutik, eta bideo-erreportaje hau osatu du egunaren laburpen gisara. Egun seinalatua izan da martxoaren 27a, Binkek Usansoloren segregazioaren inguruko galdeketa ofizialaren berri otsailaren 11n eman zuenetik. Seinalatua, eta historikoa; galdeketaren alde egon

Ustezko eraso matxistak salatu zituzten eguenean Galdakaon

2022-03-26
Indarkeria matxistaBINKE / 2022ko martxoa Ustezko eraso matxistak salatu zituzten eguenean Galdakaon ARGAZKIA: GeuriaTESTUA: Erredakzioa Galdakaon azken aldian «euren belarrietara iritsitako» ustezko eraso matxista batzuk salatu zituen herriko hainbat eragilek, Hego Uribeko Geuria komunikabidearen arabera. Horiek gaitzesteko manifestazioa deitu dute datorren zapaturako. Pasa den eguenean «azken aldian gure belarrietara eraso mota ezberdinak» heldu direla salatu zuen mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, Geuria komunikabidearen arabera, «eta eraso guztiek erroan indarkeria matxista» dutela gaineratu. «Emandako erasoen artean, entzuteaz nazkatuta gauden emakumeonganako indarkeria kasuak ere» eman direla baieztatu omen zuten manifestu horren irakurleek, aipatutako komunikabidearen arabera. Baina gainera, «emakumeen kontrako indarkeriaz gain,

Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago

2022-03-25
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: CatEyePerspective Domeka honetan dute usansolotarrek, martxoak 27, Usansolo udalerri independente izatearen alde edo kontra bozkatzeko aukera ofiziala. Baina zein iritzi dute galdakoztarrek erabakitzeko eskubide horren inguruan? Zenbatek ez dute horretan sinisten? Grafikoak batu ditugu hemen. Urtarrila eta otsaila bitartean Aztiker ikerketa taldeak Galdakaoko Udalaren enkarguz egin zuen inkesta sakonaren emaitzak ezagutu genituen martxoaren 23an —txostena bera deskargatzeko aukera ere eman zuen Binkek—. Bertan, medio guztiek lerroburuetara eraman genuen galdakoztarrek udalerri honen inguruan eta Udalaren inguruan zuten iritzia. Lehenengo asebetetze maila 7,8 puntukoa izan zen eta

Parte-hartze prozesuak errazteko plataforma digital berria aurkeztu du Udalak

2022-03-24
AdministrazioaBINKE / 2022ko martxoa Parte-hartze prozesuak errazteko plataforma digital berria aurkeztu du Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Datorren urteko aurrekontu parte-hartzaileak martxan direla jakinarazteko prentsaurrekoa, plataforma berri bat aurkezteko baliatu du gaur Galdakaoko Udalak, eta aurrekontuetan proposamenak egiteko prozesuan aldaketak egin dituztela azaldu ere. Aurreko Udal Gobernuak hasitako bideari eutsi dio egungo Udalak Galdakaon, eta urteroko aurrekontu osoaren milioi bateko partida zertara bideratu herritarrek erabakitzea gura du beste urte batez. Horrela, 2023ko aurrekontuetako zati hori non inbertitu eta zelan herritarrek proposatu ahal izango dute apirilaren 4tik 22ra bitarte. Prozesu hau bideratzeko herritarren arteko talde-eragilea otsailean osatu zen eta

Galdakao 7,8 puntukoa da eta Udala 6,8koa, herritarren ustez

2022-03-23
IkerketaBINKE / 2022ko martxoa Galdakao 7,8 puntukoa da eta Udala 6,8koa, herritarren ustez TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Maps Aztiker ikerketa taldeak urte hasieran inkesta egin zuen, 18 urtetik gorako 400 herritarren artean, udalerriaren, Udal Gobernuaren eta beste hainbat esparruren inguruko iritzia jasotzeko: bataz beste, 7,8ko asebetetze maila dute galdakoztarrek Galdakaoren inguruan. Deskargatu txosten osoa hemen. Galdakaoko Udalak «herritarren asebetetze maila ezagutu eta sentitzen dabezan behar nagusien barri izateko» inkesta egiteko eskatu zion Aztiker Soziologia Ikerguneari. Horrela ba, urte honetako urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitarte telefono bidezko galderak egin dizkie ikerketa talde honek 400 pertsonari. Horien emaitzak gaur argitaratu dituzte.

Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak

2022-03-23
ObrakBINKE / 2022ko martxoa Gaur hasiko dira Lapurdi kalean espaloiak handitzeko eta argia hobetzeko lanak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Earth Ganekogorta kaleko lanak bideratuta, Lapurdiko lanei ekingo die Galdakaoko Udalak gaur bertan. Espaloiak handitu egingo dira eta argiteria hobetu, besteak beste. Urtarrilaren 31n, Galdakaoko Udalak Ganekogorta eta Lapurdi kaleetan espaloiak handitzen, argiteria hobetzen eta beste hainbat lan hasiko zituela argitaratu genuen. Ganekogorta kalerarekin hasi ziren, eta behin kale horretako lanak bideratuta, Lapurdi kalekoak hasiko dira gaur. Lan hauen helburua «galdakoztarren bizi kalitatea hobetzea» da, Udalaren esanetan, kale hauek «oinezkoentzako atsegin eta erosoago» bihurtzea, alegia. Horrela ba, gaur eguaztena —martxoak

situs togel

situs toto