Kezka eragin duen eraikina sortu gura dute

2021-04-16
Gorosibaiko hondakinen planta berriaBINKE / 2021eko apirila Kezka eragin duen eraikina sortu gura dute TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Binke Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen instalazio berria eraiki gura dute Usansoloko Gorosibai auzoan eta horrek kezka eta ardura sortu du herritarren artean. Pasa den apirilaren 10ean auto-karabana antolatu zuten eta sinadura bilketa ere abian jarri dute. Usansoloko Gorosibai auzoak eraikuntza eta eraispen hondakinak ikertzeko eta eraldatzeko instalazioa hartuko du laster, hala onartuta dagoen proiektuaren arabera.  Eraikina Usansolo eta Bedia artean dagoen 93.000 metro karratuko lursail batean kokatuko da, Gorosaibai auzoan. Herritarrak, hainbat arrazoi tarteko, erabaki horren kontra agertu dira. Eraikuntza eta Eraispen

Aste Santua mendian galduta eman dute herritar askok | AGINKE!

2021-04-15
Itxiera perimetralak gure bazterrak ezagutzera eraman ditu galdakoztar eta usansolotar asko, eta lepo bete dira berriz gure mendiak oporraldian. Horrek pasarte xelebreren bat ere ekarri du: gazte kuadrila bat lehenengoz joan da mendira eta bi aste pasa ditu herrigunera iritsi jakin barik. Onik agertu dira. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Gorosibaik Usansologandik desanexionatu gura du | AGINKE!

2021-04-15
Gorosibaiko auzotarrek Usansologandik desaxionatu eta galdakoztarrak izan gura dute. Modu horretan, Eraikuntza eta Eraispen Honadakinen instalazioaren kontrako sinadura bilketan arrakasta gehiago izango dutenaren esperantza dute. Galdakoztarrak bestela ez omen dira mugimenduan inplikatuko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Obusa Binkek jaurti zuen, ez zen Gerra Zibilekoa izan | AGINKE!

2021-04-15
Ertzaintzak azken astean konfirmatu duenez, Ibaizabal berbideratzeko lanetan aurkitutako lehergailua ez zen gerrako Obus bat izan. Zantzu guztien arabera, Binkeren bonbazo informatibo bat izan zen hainbesteko oihartzuna sortu zuen aurkikuntza. Zinegotziren batek hala uste du behintzat. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko»

2021-03-27
LurraldetasunaBINKE / 2021eko martxoa Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Anton Arana Usansolo udalerri independente izatearen eskumena Bizkaiko Foru Aldundiarena bada ere, erakunde hau «Espainiako legea inposatzen» dabilela salatu du gaur Usansolo Herriak, 5.000 biztanle izan behar izatearena. Horregatik gaur, Usansolon bizi direnei bertan erroldatzeko deia egin diete. Kalejiran eta zanpantzarrek gidatutako manifestazio batekin eman du gaur UHk Usansoloren segregazio prozesuaren berri, «Usansoloko legea foru araua da, erroldatu zaitez» lemapean. Monika Menak —Usansoloren prozesuaren UHren bozeramaileak— gaurko ekitaldian aldarrikatu duen bezala «berdeak erakusten dauan esperantzan eta alaitasunean» egin

Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon

2021-03-24
KirolaBINKE / 2021eko martxoa Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ainara Navarrok bidalita Usansolon emakume pilotarien talde bat sortu gura dute, eta horretarako deialdia egin dute herriko pilota elkartearen laguntzaz. Izena emateko, ez da ez adin ezta maila zehatzik ere izan behar. Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti usansolotarrek Larrabetzuko frontoian ezagutu zuten elkar, Txokoan pilota elkartearen bitartez jokatzen ari zirela. «Eta han jokatzen gagozala konturatu ginan guri herrian jokatzea gustatuko jakula, Usansolon», esan diote pilotariek Binkeri. Horrela ba, Usansoloko pilota elkarteari laguntza eskatu eta eurekin ari dira emakume esku-pilotarien talde berria sortu guran. Taldea sortzeko

Sinadura-bilketa hasi dute ostalariek, ixteko ordua atzeratzea eskatuz

2021-03-21
Covid-aren aurkako neurriakBINKE / 2021eko martxoa Sinadura-bilketa hasi dute ostalariek, ixteko ordua atzeratzea eskatuz TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ostalaritzaren itxiera ordua 21:30etara luzatzeko sinadura-bilketa egiten hasi dira asteburu honetan, Usansolon eta Galdakaon ere. Asteazkenera bitarte 10.000 sinadura batu gura dituzte. Aste honetan, Galdakaoko eta Usansoloko zenbait tabernetan ere Bizkaiko tabernarien elkarteak deitutako sinadura-bilketaren orriak ikusi dira, gure herrietako ostalariek banatuta. Orri honek dioenaren arabera, «Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegiaren luzapena eskatzen dugu». Gaur egun, etxeratze-agindua 22:00etan dago, eta tabernek 20:00etan itxi behar dituzte euren ateak. Sinadura-bilketa honekin, Bizkaiko tabernariek euren negozioak agindu hori baino ordu erdi lehenago itxi ahal

Iturrondo plazako lorategiei bigarren bizitza emango zaie | AGINKE!

2021-03-18
Inguruko tabernetan poteoan dabiltzanen seme-alabek Iturrondoko lorategiak landare gabe utzi eta gero, Udalak loreontzi hauek akuario bezala birziklatzea erabaki du. Horrela, umeek gusanito, patata eta sobratzen zaizkien litxarreriekin elikatu ahalko dituzte bertan jarriko diren arrain tropikalak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Maximo Morenok arrakasta barik jarraitzen du | AGINKE!

2021-03-18
Azkenaldian egin den gazte mugimenduei buruzko ikerketaren ondorioz, estatistikek argi utzi dute errazagoa dela usansolotar batek Galdakaori buruz herritik kanpo harro hitz egitea, Plazakoetxeko Maximo Moreno parkean norbait aisialdi guneaz jolasten ikustea baino. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Plaza Gorriko haurreskola sauna bezala erabiliko da | AGINKE!

2021-03-18
Bizkai haurreskola Plaza Gorritik kenduko denez, eraikinari etekina ateratzea adostu du Udalbatzak. Horrela ba, Euskal Herriko sauna gunerik handiena izango da laster eraikin hori. Udalak ez du gainera inbertsiorik egin beharko, eguzkia baino ez delako izango beharrezkoa. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan

2021-03-17
Eusko JaurlaritzaBINKE / 2021eko martxoa Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: EAJ-PNV Fernando Izagirre galdakoztarra Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria izango da datorren martxoaren 26tik aurrera, eta beraz, DYAko presidente izateari utzi beharko dio. Galdakaorekin oso lotutako bi kargu ditu Fernando Izagirre Aperribaiko semeak: DYArekin bertan hasi zen eta EAJko bozeramailea da gaur egun Galdakaoko Udalean. Hemendik aurrera, beste kargu altuago bat izango du Izagirrek, bera izango baita martxoaren 26tik aurrera Pedro Anituaren ordezko Eusko Jaurlaritzan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari. Berarekin hitz egiteko aukera izan du Binkek, eta dei

«Gelditu da denbora» diska kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak

2021-03-17
MusikaBINKE / 2021eko martxoa «Gelditu da denbora» diska kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Mirene Gonzalez Duela astebete «Irailak 11» aurrerapen lana aurkeztu zuten Kaserna taldekoek, tartean hainbat galdakoztarrek bideoklipean parte hartuz ere. Gaur, martxoak 17, lan osoa argitaratu dute, zortzi kantez osatutako euren lehenengo diska: «Gelditu da denbora». «Mr. Pongoren errautsetatik sortutako proiektua da Kaserna», taldeak dioen bezala. Bertako kide gehienak aurretik aritu ziren Galdakaoko musika taldean murgilduta. Orain, aldiz, bide berri bati ekin diote, kantei bestelako kutsu bat emanez. Mr. Pongoren aldean, ska eta rock doinuak alde batera laga eta hip-hopa edota rapa jorratu dituzte haien kantetan.

situs togel

situs toto