ARGAZKIAK | Taberna Ibiltaria, Faltriqueiras eta Kalakan aritu ziren atzo Musika Bizian jaialdian

Argazkiak: Ander Lopez.

Andra Mari Dantza Taldeak Musika Bizian jaialdiaren 12. edizioa antolatu du asteburuan. Atzo Galiziako Faltriqueiras eta Euskal Herriko Kalakan taldeak aritu ziren Iturrondo plazan, eta BINKE emanaldietan izan zen 37 irudi hauek batzeko.

Beste urte batez, Musika Bizian jaialdia Galdakaora heldu da Andra Mari Dantza Taldearen eskutik. Atzo hasi zen, eta arratsaldetik aurrera folkloreaz gozatu ahal izan zuten herritarrek.

Taberna Ibiltariak ireki zuen jaialdia, herritik zehar egindako kalejirarekin. Ostean, Galiziako Faltriqueiras eta Euskal Herriko Kalakan taldeak aritu ziren Iturrondo plazan.

Gaur aldiz, Iruñeko Ortzadar Fanfarrea arduratuko da kaleak animatzeaz. Flandriako Enbrum, Amazigheko Agraf eta Zuberoako Xiberoots taldeek jarriko diote musika gauari, 21:00etatik aurrera. Hemen ezagutu daiteke egitarau osoa.

Atzoko emanaldiek giro polita utzi zuten Galdakaon, eta han izan zen BINKE, 37 irudi hauek batzeko:


situs togel

situs toto