Gaizka Carregal omendu zuten galdakoztarrek, Munduko Pilota Txapelketan zilarra irabazi ostean

Argazkiak: Ander Lopez.

Gaizka Carregalek «harro egoteko moduko partaidetza» izan zuen Munduko Pilota Txapelketan eta horregatik, omenaldia egin zion atzo Adiskidek Kurtzea frontoian. Pilotari galdakoztarrak herritarren babesa jaso zuen emozioz beteriko hitzorduan.

Gaizka Carregal pilotari galdakoztarrak zilarrezko domina irabazi du Munduko Pilota Txapelketan, Ekhi Irribarriarekin batera.

Pilotariek ezin izan zuten Jorge Fernandez errioxarra garaitu, eta bigarren postua lortu dute txapelketan, BINKEk jaso zuen moduan. Garaipena lortu ez arren, «harro egoteko moduko partaidetza» izan zuen Carregalek Adiskide Pilota Elkartearen esanetan.

Horregatik, omenaldia egin zioten atzo Kurtzea frontoian. Dozenaka lagun batu ziren pilotalekuan, eta pilotari galdakoztarrak auzokideen babesa jaso zuen. Lore-sorta bat eman zioten, eta txalo-zaparrada ere jaso zuen.

Besteak beste, Iñigo Arriandiaga alkatea eta Adiskide Pilota Elkarteko ordezkariak izan ziren hitzorduan.

situs togel

situs toto