Ane Legarretak Tenerifeko Orkestra Sinfonikoaren ‘Feten Sinfónico’ kontzertu berezia zuzenduko du

Tenerifeko Orkestra Sinfonikoak Feten Sinfónico kontzertu berezia eskainiko du bihar, maiatzak 12, Tenerifen. Ane Legarreta galdakoztarra izango da emanaldiko orkestra zuzendaria.

Hainbat proiektutan murgilduta dabil Ane Legarreta orkestra zuzendari galdakoztarra. Besteak beste, ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarearekin lanean dabil eta baita orkestrak zuzentzen han eta hemen.

Bihar, maiatzak 12, kontzertu berezia zuzenduko du etxetik urrun. Zehazki, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, orkestrak Tenerifen eskainiko duen Feten Sinfónico emanaldian.

Feten Sinfónico ikuskizuna dantzako musika tradizional eta herrikoiaren irakurketa garaikide bat da. Bertan, berezko konposizioak entzungo dira, Diego Galaz, Miguel Malla eta Ignacio Cantalejok orkestratuak.

«Gure musika kastizoenaren erritmoetan zehar bidaiatu ahal izango dugu saioan, eta ezohiko instrumentu harrigarriak ezagutzeko aukera izango dugu», adierazi dute orkestratik.

«Programako doinuek gure sustraiak zeharkatzen dituzte, eta ñabardura berritzaileak txertatzen dituzte, artistek nazioarteko biretan ezagutu dituzten Europako eta Hego Amerikako paisaiak gogora ekartzen dituztenak», nabarmendu dute.

situs togel

situs toto