Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida
Kirola
BINKE / 2022ko martxoa
Arantza Gallastegik arbitratu zuen Bartzelonari ligako titulua eman dion partida
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria
Bartzelonari ligako zazpigarren titulua matematikoki eman zion norgehiagoka Arantza Gallastegi galdakoztarrak arbitratu zuen atzo, txartelik gabeko baina polemika bateko partidan: Bartzelona, 5 – Real Madril, 0.
Atzo jokatu zen, domekaz, Primera Iberdrola ligako Bartzelona-Real Madril norgehiagoka Kataluniako Johan Cruyff estadioan. Emakumezkoen futbolaren lehenengo mailako norgehiagoka hau Arantza Gallastegi epaile galdakoztarrak arbitratu zuen.
Aise gailendu zitzaion Bartzelona taldea Real Madrili, 5.430 ikusleren aurrean, 5 eta 0 irabazi ostean. Garaipen honekin Bartzelonak matematikoki ligako titulua irabazteko txartela eskuratu zuen. Ligako hirugarren titulua du hauxe Bartzelonak; zazpigarrena klubaren historian. Alexia Putellas izan zen partidako izarra, gol bi eta beste baterako asistentzia eginda.
Galdakoztarrontzako beste izarra, aldiz, ez zen ez talde batean ez bestean egon, bien erdian baizik: Arantza Gallastegi Perez galdakoztarrak epaile-lanak egin zituen. 2019ko azaroan Binkeren azaleko protagonista izan zen kirol-epaileak ez zuen atzo txartelik atera. Hirugarrenez eta bigarrenez epaitu ditu dagoeneko Bartzelonaren eta Real Madrilen jokaldiak, hurrenez hurren.
Norgehiagokako kroniken arabera, Gallastegik balizko gol bat baliogabetu egin zion Bartzelonari eta erabaki horrek polemikara ekarri zuen berriro VAR sistemaren beharra emakumezkoen futbolean ere. Gallastegik berak ere aipatutako elkarrizketan Binkeri aitortu zion VAR sistemarekin futbola «bidezkoagoa» egiten dela. Ordea, ordaindik ez du aukerarik izan VAR sistemarekin lan egiteko.