ARGAZKIAK | Duatloi Txikiaren zazpigarren edizioa arrakastaz antolatu da
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Kirolari gaztetxoz bete dira gaur, domeka, Urreta kiroldegiaren inguruko kaleak. Ez da gutxiagorako izan, arrakasta handiz eta 250 parte-hartzailerekin antolatu baita Duatloi Txikiaren zazpigarren edizioa. Bertan izan da Binke, eta ondoko 40 irudietan batu dugu goizak eman duena.
Domeka honetan, martxoak 12, 10:00etatik aurrera, Galdakao Mozoilo Triathlon Klub elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Galdakaoko VII. Duatloi Txikia jokatu da. Bizkai kalean egin den lasterketan, haur kirolariek korrika egin eta pedalei eragin behar izan diete, adinaren arabera distantzia ezberdinetan.
Guztira 250 kirolarik hartu dute parte, eta irudi ederrak utzi dizkigu gaurko goiz eta eguerdiak. Horren adibide dira Binkek ateratako ondoko argazkiak: