ARGAZKIAK | Ehunka gazte batu ditu Usansoloko Gazte Egunaren hamargarren edizioak

Argazkiak: Peio Zamalloa eta Ander Lopez.

Hamargarren edizioa ospatu du Usansoloko Gazte Egunak asteburuan, eta ehunka gaztek parte hartu du Lamintxu Gazte Asanbladak antolatutako ekintzetan. BINKE bariku iluntzean eta zapatu goizean egindako poteo musikatuetan izan zen, eta hemen batu ditugu horiek utzitako giroaren 50 irudi.

Usansoloko Gazte Egunak hamargarren edizioa bete du aurten, eta urteurren hori ospatzeko, bi eguneko egitaraua antolatu du Lamintxu Gazte Asanbladak asteburuan.

Barikuan hasi zen jaia poteo batekin, Perejillek folklore taldearen eskutik, eta ostean DJ Basckanik jarri zuen erritmoa. Zapatuan aldiz, Oinarin Txarangak girotu zuen goiza eta ostean bazkari herrikoian batu ziren gazteak, eguna kontzertuekin amaitzeko.

BINKE barikuko iluntzean eta zapatu goizean egindako poteo musikatuetan izan zen, eta hemen batu ditugu horietan bizitako giroaren50 irudi.

situs togel

situs toto