
ARGAZKIAK | Ehunka herritar batu ziren atzo, Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Geltokia Erdigunean
Geltokia erdigunean plataformak manifestazioa deitu zuen atzo goizean Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko. Ehunka herritarrek parte hartu zuten Meatzetan abiatu eta herriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazioan. Hemen batu ditugu parte-hartzaileek BINKEri bidalitako hainbat irudi.
Usansolotarrek Metroaren 5. linearen proiektuan aldaketak egitea eskatzen jarraitzen dute, izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak iragarritako alternatibak «ez dira nahikoak». Horregatik, erdigunean Metro geltokia ezartzea eskatzen dute.
Aldarrikapen honen harira manifestazio berri bat deitu zuen atzo, urtarrilak 26, Geltokia Erdigunean plataformak eta ehunka herritarrek parte hartu zuten Meatzetatik abiatu eta herriko kaleak zeharkatu zituen mobilizazioan.
Hemen batu ditugu manifestazioan parte-hartzaileek BINKEri bidalitako hainbat irudi.









