ARGAZKIAK | Paddle surf eta tortilla txapelketak 25 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Eleder Iglesias
Santakurtz eguna izan zen atzo Galdakaon eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten auzokideek jai giroan. Besteak beste, paddle surf eta tortilla txapelketak antolatu ziren eta han izan zen Binke. Hemen batu ditugu ekintza bietako 25 irudi.
Egunak aurrera doaz eta Galdakaoko kaleek jai giroan jarraitzen dute. Atzo, irailak 14, Santakurtz eguna izan zen eta hainbat eta hainbat ekintzetan parte hartu zuten galdakoztarrek egun osoan zehar.
Besteak beste, arratsaldean paddle surf lehiaketa antolatu zen Elexaldeko igerilekuetan eta hitzorduak ume, gazte eta nagusiak batu zituen uraren inguruan.
Halaber, tortilla txapelketak dozenaka auzokide bildu zituen Zabale auzoan, tortilla onena egiteko saiakeran.
Ekintza bi hauetan izan zen Binke eta hemen batu ditugu 25 irudi.