Argiteria hobetzeko lanak egingo dituzte Urretako igerilekuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Urretako igerilekuen sabaian dauden hainbat foku apurtuta daude eta hauek konpontzeko lanak egingo dituzte. Honen ondorioz eta segurtasun arrazoiengatik, igerilekuak itxita egongo dira bihar, urriak 25, 15:30etik 16:45era.
Urretako igerilekuetako argiteriak hobekuntza beharra duela jakinarazi du Galdakaoko Udalak. Zehazki, sabaian dauden hainbat foku eta lanpara apurtuta daude eta hauek konpontzeko lanak egingo dituzte.
Argiteria aldatzeko lanak bihar egingo dira, urriak 25, eta posible den lekuetan led argiengatik ordezkatuko da sistema zaharra.
Konpontze-lanak egin ahal izateko eta «erabiltzaileekiko segurtasun arrazoiengatik», igerilekuak itxi egingo dira, ordu eta erdi inguruz: 15:30etik 16:45era.