Galdakao Zeugaz ekimenak suizidioaren inguruko sentsibilizazio kanpaina abiatu du

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bizitzaren zaintzari buruzko informazioa herritarrengana gerturatzeko helburuz, Galdakao Zeugaz egitasmoak sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Besteak beste, informazio liburuxka txiki eta tolesgarriak banatu dituzte, nahi duenak suizidioaren inguruko informazioa eta laguntza baliabideak eskura izan ditzan.

Irailaren 9an Jokabide Suizidaren Prebentziorako Munduko Eguna izan zen, eta horren harira sentsibilizazio kanpaina abiatu du Galdakao Zeugaz egitasmoak. Helburua bizitzaren zaintzari buruzko informazioa herritarrengana gerturatzea da.

Galdakao Zeugaz ekimen komunitario eta parte hartzailea da, Udalak herriko zaintza sistema berrantolatu eta indartzeko bultzatutakoa.

Suizidioaren aurkako kanpainaren baitan, «Garrantzitsua zara, entzuten zaitugu» lelopean herriko hainbat saltokitan jarri ditu pegatinak ekimenak.

Horietan, halaber, informazio liburuxka txiki eta tolesgarriak banatu ditu, nahi duenak suizidioaren inguruko informazioa eta laguntza baliabideak eskura izan ditzan. Material horietan suizidio jokabidearen alarma seinaleak identifikatzeko gakoak eta laguntza eskatzeko baliabide nagusiak jasotzen dira.  

Suizidioa prebenitzeko salbamendu eskuliburuak Osakidetzaren 900203050 Osasun Aholkuaren telefonoa, 024 Suizidio jokabidearen Arretarako Deitu bizitzari telefonoa eta larrialdietarako 112 zenbakia biltzen ditu.

Halaber, norbaitengatik kezkatuta egonez gero nola jokatu azaltzen da: pertsonari entzutea, lasaitasunez eta epairik gabe galdetzea, eta laguntza bilatzera animatzea.

Kanpainaren osagarri, Galdakaoko Udalaren webgunean suizidioaren inguruko atal berezia sortu da. Bertan, suizidiora eraman dezaketen faktoreei, alarma seinaleei eta laguntza eskatzeko baliabideei buruzko informazioa kontsulta daiteke.

situs togel

situs toto