Aurten ere Galdakaoko Berbalagunen topaketa antolatuko dute Santakurtzetan. Etzi, irailak 17, izango da, Iturrondon.
Euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin erlazionatzeko helburua duen Berbalagun egitasmoak ikasturtea hasiko du urrian, eta izena emateko epea zabalik dago, galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz.
Ikasturtea hasi baino lehen, egitasmoak topaketa antolatu du ohi Santakurtzetan, eta aurten ere egingo du.
Etzi, irailak 17, izango da 19:00etan Iturrondon, Eguzkibegi Ikastolaren txosnan.




