Jon Gomez Garai

Liburu aurkezpena antolatu dute Herriko Bentan

2022-01-17
LiteraturaBINKE / 2022ko urtarrila Liburu aurkezpena antolatu dute Herriko Bentan TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Bryan Ledgard «Askatasuna kontu serioa da» liburuaren aurkezpena antolatu du Herriko Bentak urtarrilaren 19rako. Beñat Gabiña Ñekok eukarara itzulitako eta Pantx Recordsek argitaratutako «Askatasuna kontu serioa da» liburuaren aurkezpena antolatu du Galdakaoko Herriko Bentak urtarrilaren 19an 19:00etan. Reggae munduan erreferentzia den Linton Kwesi Johnson —LKJ— poeta, musikari eta aktibista Jamaikarraren liburu honek, bere ibilbide artistikoa laburtzen duten hainbat poema batzen ditu zenbait argazkirekin batera, eta batez ere, Dub Poetry estiloa ezagutzeko aukera eskaintzen du. Honekin batera, Ekologismoaren inguruko hitzaldia ere antolatu da urtarrilaren 25erako «Sukar Horia»

Inoiz baino kontratazio gehiago egin ditu Galdakaoko Udalak 2021ean

2022-01-14
EkonomiaBINKE / 2022ko urtarrila Inoiz baino kontratazio gehiago egin ditu Galdakaoko Udalak 2021ean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Pressfoto Lizitazio bidezko azken urteetako 5, 25, 17 edo 24 kontratazioen aldean, Galdakaoko Udalak 43 kontratazio egin zituen iaz. Horietariko asko batu ditu Binkek zerrenda bakarrean, baita EAJk albiste honen aurrean izandako erantzun zorrotza ere. Galdakaoko Udalak iaz «ohi baino obra eta zerbitzu kontratazio gehiago» egin dituela iragarri du ohar bidez. Hain justu, 43 kontratu berri, «Covid-19ak erabat baldintzatutako urteak izan arren, kontratu asko esleitu ditu Galdakaoko Udalak; herrian alor eta mota guztietako lanak egin eta zerbitzuak ematea ahalbidetu dutenak», adierazi du erakundeak.

Osakidetzaren «kolapso» egoera salatzeko Galdakaoko anbulatorioan ere protesta

2022-01-14
OsasunaBINKE / 2022ko urtarrila Osakidetzaren «kolapso» egoera salatzeko Galdakaoko anbulatorioan ere protesta egin zuten atzo TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan egindako protestei herrietako anbulatorioetan egindakoak ere gehitu zitzaizkien atzo. Galdakaokoa ere horren lekuko izan zen. Osakidetzako Lehen Mailako Arretako zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute eguen honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru hiriburuetan, «kolapso» egoeragatik protesta egiteko. Sindikatuek, berriz, urtarrilaren 23ko manifestazioetan parte hartzeko deia egin diete Osakidetzako langileei eta herritarrei, «euskal gizarteak behar duen osasun-sistema indartzeko». Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta herritar ugarik babestuta, ez bakarrik hiriburuetan, langileak beren osasun-zentroen aurrean

Lana aurkitzeko zailtasuna duten 81 pertsona kontratatu ditu Udalak

2022-01-13
EnpleguaBINKE / 2022ko urtarrila Lana aurkitzeko zailtasuna duten 81 pertsona kontratatu ditu Udalak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Sei hilabeteetan zehar egin beharko duten lanerako prestaketa ikastaroak jasotzen ari dira asteotan 81 herritar, Galdakaoko Udalak bere Enplegu Planaren bidez kontratatu dituenak. Baina, zertan arituko dira zehazki eta zein baldintzatan? Hemen argibide guztiak. Datozen sei hilabeteetan lana aurkitzeko zailtasuna duten 81 pertsona lanean arituko dira Galdakaon eta Usansolon, Galdakaoko Udalak bere Enplegu Planaren bidez egindako kontratazioei esker. Lanaldi osoan arituko dira herritar horiek, sei hilabetez. Jose Luis Bernal Toki Garapen eta Enpleguko zinegotziak azaldutakoaren arabera, «2021eko Enplegu Plana ateratzeko urte

Galdakaori eskainitako posta-txartela kaleratu du Correos-ek

2022-01-13
MezularitzaBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaori eskainitako posta-txartela kaleratu du Correos-ek TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren edizioa Galdakaorekin lotutako hamabi eskultura edo ezaugarri batzen dituen posta-txartela egin du Correos-ek. Nork egin duen eta zelan eskuratu daitekeen kontatu du Binkek ondoko argitalpenean. Correos-ek aurrez ordaindutako posta-txartel bat eskaini dio Galdakaori. Bizkaiko udalerriaren ezagutza eta zabalkundea posta-sarearen bidez zabaltzeko ekimena da. Txartelak udalerri hori identifikatzen duten monumentuak, leku interesgarriak eta tradizioak irudikatzen ditu, eta frankeoa barne hartzen du, espainiar estatuko edozein lekutara bidaltzeko. Postala Silvia Heredia ilustratzaileak egin du eta Galdakaoko hamabi ikur aukeratu ditu. Kurtzeko plazako kioskoa, Ganguren mendia, Andra Mari eliza,

Big Road elkarte senegaldarrarekin elkarlanean hasi da Galdakao Futbol Eskola

2022-01-13
ElkartasunaBINKE / 2022ko urtarrila Big Road elkarte senegaldarrarekin elkarlanean hasi da Galdakao Futbol Eskola TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakao Futbol Eskola Senegalgo umeen eskubideen berri eman eta familia galdakoztarrak sentsibilizatzeko elkarlana hasi dute Galdakao Futbol Eskolak eta Big Road elkarte eusko-senegaldarrak. Galdakao Futbol Eskola eta Big Road elkarte eusko-senegaldarra elkarlanean arituko dira aurten, kirolaren bidez «umeen eskubideen berdintasunaren alde». Hala kontatu dio Galdakao Futbol Eskolaren koordinatzaile den Eneko Ibarretxe galdakoztarrak Binkeri. «Galdakao Futbol Eskolara joaten diren ume gazteen haurtzaroa eta Rufisquen (Senegal) bizi diren umeena oso desberdinak dira aukerei dagokionez», dio Ibarretxek, eta horixe bera erakutsi gura diote eskolako kirolariei.

Javier Bilbao galdakoztarra, AEBtako «Pioneer in Energy Research» saridun

2022-01-13
AintzatespenaBINKE / 2022ko urtarrila Javier Bilbao galdakoztarra, AEBtako «Pioneer in Energy Research» saridun TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Jorge Navarro AEBetako American Chemical Society elkarte zientifiko ezagunak energiaren ikerketaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten ikertzaileak saritzen ditu urtero. Aurten Javier Bilbao Elorriaga galdakoztar kimikaria izan da saridunetako bat. New Yorkeko unibertsitatean 1978. urtean sortu zen eta egoitza gaur egun ere AEBtan duen American Chemical Society elkarte zientifiko bat da. Elkarte honek argitaratzen duen «Energy & Fuels» aldizkari ospetsuak «Pioneer in Energy Research» (PIER) sariak ematen ditu urtero. Sari hauek energiaren ikerketaren arloan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten ikertzaileak saritzea du xede. Bada,

Bazek eta Olazabalagak masterclass bana eskainiko dute Ostalaritza Eskolan

2022-01-13
SukaldaritzaBINKE / 2022ko urtarrila Julen Bazek eta Josemi Olazabalagak masterclass bana eskainiko dute Ostalaritza Eskolan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Sukaldarien sareetatik Julen Baz Michelin izar berriak eta Josemi Olazabalaga goi-mailako sukaldari galdakoztarrak masterclas bana eskainiko dute Galdakaoko Ostalaritza Eskolan datorren urtarrilaren 19an eta 20an. Edonork dastatu ahal izango ditu menuok, zelan jakin gura? Datorren urtarrilaren 19 eta 20an, Julen Baz eta Josemi Olazabalaga goi-mailako sukaldariek —hurrenez hurren— masterclass bana eskainiko dute Galdakaoko Ostalaritza Eskolan. Saio bi hauek eskolaren Jardunaldi Gastronomikoen baitan kokatu dituzte, eta azaroan Zuriñe García goi-mailako sukaldari galdakoztarrak eskainitako saioaren antzera antolatuko dituzte hauek ere —Garcíaren saioaren berri

Benito Lertxundi, Altsasu eta Go!azen Torrezabaleko 20 ikuskizun berrien artean

2022-01-12
KulturaBINKE / 2022ko urtarrila Benito Lertxundi, Altsasu eta Go!azen Torrezabaleko 20 ikuskizun berrien artean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Artisten sareetatik Urtarriletik maiatzera bitarte Torrezabal Kultur Etxeak hartuko dituen 20 ikuskizunen egitaraua batu du Binkek ondoko argitalpen honetan, baita egitarau ofiziala PDFan deskargatzeko aukera eta bazkideentzako ohar garrantzitsuak ere. Hasi dugu urte berria eta berarekin batera Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko egitarau berria. Udalak ohikoa duen legez, hainbat hilabetetako programa aurkeztu du oraingoan ere, urtarrilaren 23tik maiatzaren 27ra bitartekoa, zehatzagoa izanda. Ikuskizun guzti horien artean antzerkiak hartuko du berebiziko protagonismoa, baina egitarau honek ere izango du asko musikatik. Ez edozelango musika-eskaintzatik, gainera.

Etxebizitza eskubidearen aldeko kalejira antolatu dute Galdakaon

2022-01-10
MobilizazioaBINKE / 2022ko urtarrila Etxebizitza eskubidearen aldeko kalejira antolatu dute Galdakaon TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Galdakaoko Elkarlaguntza sareak eta Etxebizitza sindikatuak kalejira antolatu dute urtarrilaren 15ean. Etxebizitza «herritar guztien oinarrizko eskubidea dela eta horretarako neurriak hartu behar direla» bultzatu nahian, Galdakaoko Elkarlaguntza sareak eta Etxebizitza sindikatuak kalejira bat antolatu dute urtarrilaren 15ean 12:00tan Santi Brouard plazatik hasita. Kalez kale ibilaldia egin ondoren, txokolatada antolatuko dute, eta bukatzeko, etxebizitza baten zozketa sorpresan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.

Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Ehunka lagun batu ziren atzo Galdakaon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Galdakaon 19:00etan Kurtzeko plazatik hasita egin zen manifestazioa, amaieran Iturrondo plazan irakurketa egin eta hainbat

Galdakoztarra da Euskal Herrian 2022an jaiotako lehenengo haurra

2022-01-01
JaiotzakBINKE / 2022ko urtarrila Galdakoztarra da Euskal Herrian 2022an jaiotako lehenengo haurra TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Amuriza Telleria familia Ama galdakoztarra eta aita areatzarra duen Unax izan da 2022an jaiotako Euskal Herriko lehenengo haurra. Ondo etorri Unax, eta zorionak familia! Mundura jaio den Euskal Herriko lehenengoa Unax izan da, ama galdakoztarra eta aita areatzarra duen haurra. Gaur, urtarrilak 1, goizaldeko 00:15ean jaio da Unax, eta 3.330 gramoko pisuarekin etorri da mundura. Bere gurasoek, Oiana Telleriak eta Mikel Amurizak, Binkeri aitortu diote urtarrilaren 18rako zela jaiotzekoa Unax, «baina begitu, aurreratu egin da eta Gabonak ospitalean pasatu doguz». Baina ondo etorri dela
1 63 64 65 66 67 122

situs togel

situs toto