BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Inoiz baino kontratazio gehiago egin ditu Galdakaoko Udalak 2021ean

Inoiz baino kontratazio gehiago egin ditu Galdakaoko Udalak 2021ean

Binke
2022-01-14
755
0

Ekonomia
BINKE / 2022ko urtarrila

Inoiz baino kontratazio gehiago egin ditu Galdakaoko Udalak 2021ean

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Pressfoto

Lizitazio bidezko azken urteetako 5, 25, 17 edo 24 kontratazioen aldean, Galdakaoko Udalak 43 kontratazio egin zituen iaz. Horietariko asko batu ditu Binkek zerrenda bakarrean, baita EAJk albiste honen aurrean izandako erantzun zorrotza ere.

Galdakaoko Udalak iaz «ohi baino obra eta zerbitzu kontratazio gehiago» egin dituela iragarri du ohar bidez. Hain justu, 43 kontratu berri, «Covid-19ak erabat baldintzatutako urteak izan arren, kontratu asko esleitu ditu Galdakaoko Udalak; herrian alor eta mota guztietako lanak egin eta zerbitzuak ematea ahalbidetu dutenak», adierazi du erakundeak.

Hauek dira Galdakaoko Udalak, Udal Gobernu batekin zein bestearekin izan, azken urteetan egin dituen lizitazio bidezko kontratazioak:

  • 2017an, 5 kontratazio.
  • 2018an, 25 kontratazio.
  • 2019an, 17 kontratazio.
  • 2020an, 24 kontratazio.
  • 2021ean, 43 kontratazio.

Aurten, momentuz, lau lizitazio zabalik ditu erakundeak: Elexaldeko igerilekuetako tabernako obrei dagokiena, Urretako kiroldegia handitzeko proiektuarena, Unkina kiroldegiaren sarbidea termikoki hobetzeko lanena eta Olabarriko pasabidearen konponketari dagokiona.

Lizitazio horien artean, besteak beste, aipagarrienak hauek direla onartu du Galdakaoko Udalak —batzuk iaz bertan egin eta amaitu zirenak, eta beste batzuk denboran iraungo dutenak—:

  • Emakumeentzako laguntza psikologikoa hobetuko duen kontratua.
  • Bost ludoteka euskaraz diseinatu eta martxan jartzekoa.
  • Kontsumo energetikoa neurtu eta kudeatzekoa.
  • Hainbat hirigune eta landa bide asfaltatzeko lanei dagokiena.
  • Udalaren zenbait zerbitzu emango dituen kutxazain moduko makinarena.
  • Argiteria publikoaren mantentze eta konpontze lanetarakoa.
  • Lapurdi eta Ganekogorta kaleak urbanitzatzeko lanei dagokiena.
  • Unkina pilotalekuko zorua konpontzeko lanena.
  • Sormene sorkuntzen Galdakaoko plaza antolatzeko kontratua.
  • Kaiola festibala antolatzekoa.
  • Aperribaiko eta Urretatik Tximiolarrerako igogailuen exekuziorako obrak.
  • Beharra duten galdakoztarrei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko programa egiteko zerbitzua.
  • Hondakinen lurrazpiko bilketa pneumatikorako mantentze lanak eta hoditeria sistema berri bat jartzeko kontratua.
  • Fray Ignacio kalean sare pneumatikoko postontziak ipintzea.
  • Lekubasoko atsedenlekua berreskuratzeko obrak.
  • Usansoloko liburutegiko leihoak berritzeko lanak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
  • Egia LHI ikastetxeko teilatua aldatzeko obrak.
  • Galdakaoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileei lege aholkularitza emateko zerbitzua.
  • Euskarazko hiri udalekuen antolaketa, kudeaketa eta gauzatzea.
  • Galdakaoko memoria historikoa eta oraintsukoa ikertzeko kontratua.
  • Haurren jolasguneetarako inbertsioak.
  • Markesinak jartzeko obrak.
  • Komun publikoaren hornidura eta instalazioa.

Horiez gain, kontratazio txikiak ere egin dituela iragarri du ohar bidez Udalaren prentsa bulegoak. Kontratazio txikiak gehienez 15.000 euroko kostua duten zerbitzu eta hornidura kontratuei eta gehienez 40.000 euroko obrei deitzen zaie.

Azken horien artean daude, esaterako, Udalak iragarritako kontratazio txiki hauek: «Urreta kiroldegirako gimnasio makina berrien erosketa; kiroldegi bereko klimatizazio sistemaren konponketa; Plazakoetxeko kalistenia eremua; Aperribai, Olabarrieta, Bengoetxe eta Zuatzaurre artean bidegorria eraikitzeko obra proiektua; Usansolorako skatepark proiektua; lan eta sexu jazarpenen inguruko ikastaroa; generoaren inguruko lege aholkularitza eta formazio juridikoa; Etxebarrira iritsiko litzatekeen Metrorako lanzadera zerbitzuaren bideragarritasunari buruzko azterketa; bide publikoan abandonatutako ibilgailuak erretiratzea; Bilbo kaleko mural artistikoa margotzea; hainbat emankizun eta ikuskizun kontratatzea; Kulturplazako programaren muntaketa eszenikoa; babestu beharreko ondarearen katalogoa eguneratzea; edota Galdakaoko haurren kontseilua diseinatzea».

«EH Bilduk EAJ-ren bidea jarraitzen du»

Galdakaoko Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere aldetik, zorrotz kritikatu dio iragarritako kopuru horri, «lizitazioak inbertsioen %20 baino ez» direla salatuz eta 43 horietatik «38 kontratu EAJk martxan jarritakoen luzapena» baino ez direla. Zehatzago esanda, horrela dio oposizioko alderdi nagusiak hitzez hitz: «2021eko abenduan lizitatutako lan eta zerbitzu guztiak 2019, 2020 eta 2021eko aurrekontuetan jasotako konpromisoak ziren, hortaz, iaz egin zirela esateak irakurlea nahas dezake».

Urrunago joan dira jeltzaleak Binkeri egindako adierazpenetan, kopuruak ez ezik Udal Gobernuaren kudeaketa ere kritikatuz. Kritika hori hiru azalpenekin egin gura izan dute: lehenik inbertsio horiek «atzerapenarekin» egiten ari direla, bigarrenik gobernu taldeak aipatzen dituen lizitazioen artean «kontuan hartzen ari dira edozein administraziok egin beharreko mantenurako kontratuak, hau da, urtero egiten direnak eta aparteko berririk beharko ez luketenak», eta hirugarrenik «munizipalizatu zitezkeen kontratuak lizitazioetara ateratzen» ari direla.

Baina gainera, «datu txiki bat» ere emateko baliatu gura izan du Udalaren albiste hau EAJ-k, kontratazio txikiak ere kritikatzeko: «Ehunka kontratu-txiki garatu dituzte 2021ean eta, horietako asko, Bizkaitik kanpo kontratatutako zerbitzuei dagozkie».

Amaitzeko, alderdi jeltzaleak bere kritika laburbildu du «EH Bilduren gobernuak zerbitzuen kudeaketan EAJ-ren bidea jarraitzen duela» azpimarratzeko.

 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Osakidetzaren «kolapso» egoera salatzeko Galdakaoko anbulatorioan ere ...

Hurrengo albistea

Liburu aurkezpena antolatu dute Herriko Bentan

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Santakurtzak irailaren 9tik 18ra ospatuko dira

    2022-09-02
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Langile euskaldunen bila dabiltza Elexaldeko igerilekuetako tabernarako

    2023-07-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago

    2022-03-25
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Aurtengo Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

    2025-05-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Desanexio Jaia antolatu dute asteburu honetarako Usansolon

    2022-03-15
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Julen Carrasco usansolotarrak Bizkaiko Kluben Arteko Pilota Txapelketa irabazi du

    2024-01-17
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu