Mezularitza
BINKE / 2022ko urtarrila

Galdakaori eskainitako posta-txartela kaleratu du Correos-ek

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Binkeren edizioa

Galdakaorekin lotutako hamabi eskultura edo ezaugarri batzen dituen posta-txartela egin du Correos-ek. Nork egin duen eta zelan eskuratu daitekeen kontatu du Binkek ondoko argitalpenean.

Correos-ek aurrez ordaindutako posta-txartel bat eskaini dio Galdakaori. Bizkaiko udalerriaren ezagutza eta zabalkundea posta-sarearen bidez zabaltzeko ekimena da. Txartelak udalerri hori identifikatzen duten monumentuak, leku interesgarriak eta tradizioak irudikatzen ditu, eta frankeoa barne hartzen du, espainiar estatuko edozein lekutara bidaltzeko.

Postala Silvia Heredia ilustratzaileak egin du eta Galdakaoko hamabi ikur aukeratu ditu. Kurtzeko plazako kioskoa, Ganguren mendia, Andra Mari eliza, «Galdakaoko Bizkaiari» edo «Esne saltzailea» eskulturak eta lanperna galdakoztarra dira, besteak beste, udalerriari eskainitako konposizioa osatzen dutenak. Mozoiloa ere ageri da txartelean, Galdakaoko bizilagunak izendatzeko erabiltzen den ezizena.

Correos-ek A tarifako 300 postal igorri ditu, Espainiako estatuko edozein puntutara iristea ahalbidetzen dutenak. Posta-txartel hori aukeratuz gero, «Galdakaoren ezagutza zabalduko da posta ehuntzen duen eta munduko edozein puntutara iristen den sarearen bidez», adierazi du Correos-ek ohar bidez. Postala bidaltzeko, hartzailea idatzi besterik ez da egin behar, eta edozein bulego edota postontzitan utzi.