Kultura
BINKE / 2022ko urtarrila

Benito Lertxundi, Altsasu eta Go!azen Torrezabaleko 20 ikuskizun berrien artean

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Artisten sareetatik

Urtarriletik maiatzera bitarte Torrezabal Kultur Etxeak hartuko dituen 20 ikuskizunen egitaraua batu du Binkek ondoko argitalpen honetan, baita egitarau ofiziala PDFan deskargatzeko aukera eta bazkideentzako ohar garrantzitsuak ere.

Hasi dugu urte berria eta berarekin batera Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko egitarau berria. Udalak ohikoa duen legez, hainbat hilabetetako programa aurkeztu du oraingoan ere, urtarrilaren 23tik maiatzaren 27ra bitartekoa, zehatzagoa izanda.

Ikuskizun guzti horien artean antzerkiak hartuko du berebiziko protagonismoa, baina egitarau honek ere izango du asko musikatik. Ez edozelango musika-eskaintzatik, gainera. Da Capo musika banda galdakoztarraren doako kontzertu bi, ETBko Go!azen telesailaren kontzertua eta Benito Lertxundi kantari historikoaren kontzertua izango ditugulako Torrezabaleko oholtzan gozagai.

Sarreren salmenta orokorra urtarrilaren 14ean hasiko da ohiko tokietan, baina 12an eta 13an leihatila irekiko du Torrezabalek bazkideentzat —amaieran bazkideentzako ohar garrantzitsuak—.

Ondoko zerrenda honetan batu ditu Binkek urtarriletik maiatzera bitarte Torrezabal Kultur Etxeak eskainiko dituen ikuskizun guztiak:

  • Urtarrilak 23, domeka: «Altsasu» antzezlana, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
  • *Urtarrilak 27, eguena: «Sexberdinak» antzezlana, 20:00. Sarrera: 3-4€.
  • *Urtarrilak 29, zapatua: «Tarzan» antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
  • Otsailak 6, domeka: «Winnipeg» antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.
  • *Otsailak 10, eguena: «Eresia. Lurra arin bekizu, ama» antzezlana, 20:00. Sarrera: 3-4€.
  • Otsailak 12, zapatua: «Gauza txikiak. Zer egunetan utzi genion jokatzeari?» testu gabeko antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
  • Otsailak 23, eguaztena: «Influencers» Da Capo Galdakaoko Musika bandaren kontzertua, 13:00. Sarrera doan.
  • *Otsailak 26, zapatua: Benito Lertxundiren kontzertua, 20:00. Sarrera: 9-12€.
  • *Martxoak 3, eguena: «Harri Minak. Berritza, Bonbon Beltz» antzezlana, 20:00. Sarrera: 3-4€.
  • Martxoak 5, zapatua: «Bowaren bidaiak» zirko ikuskizuna, 18:00. Sarrera: 4-6€.
  • Martxoak 11, barikua: «Winona&Grace» antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.
  • Martxoak 18, barikua: «Semea piska bat motelago dabil soilik» antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
  • Apirilak 1, barikua: «El avaro» antzezlana, 20:00. Sarrera 7,5-10€.
  • *Apirilak 2, zapatua: Go!azen 8.0 kontzertua, 17:00 eta 19:00. Sarrera: 6-8€.
  • Apirilak 10, domeka: «Jazz Km.0» Da Capo Galdakaoko Musika banda eta Leyre Sanzen kontzertua, 13:00. Sarrera doan.
  • *Apirilak 30, zapatua: «Trapu zikinak» antzezlana, 20:00. Sarrera: 3-4€.
  • Maiatzak 6, barikua: «La tarara» antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
  • *Maiatzak 14, zapatua: «Perez sagutxoa» antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
  • Maiatzak 20, barikua: «LOF —Ladies On Fight—» dantza ikuskizuna, 20:00. Sarrera: 6-8€.
  • *Maiatzak 27, barikua: «Album» antzezlana, 20:00. Sarrera: 4,5-6€.

* Izartxoarekin adierazitako saioak euskarazkoak izango dira.

Torrezabaleko bazkideentzako oharrak:

  • Bazkide edo Bazkide+ karneta erakutsi beharko duzu erosketaren unean eta funtzio egunean, aretoan sartzean.
  • Ikuskizun bakoitzeko sarrera bi erosi ahal izango dituzu: bata Bazkide edo Bazkide+ deskontuarekin eta bestea orokorra dagokion deskontuarekin.
  • Ordainketa eskudirutan egin behar duzu.
  • %50eko bonoa erabili dezakezu helduentzako ikuskizun guztietan.
    • 2021ekoak urtarrileko programazioan erabili ditzakezu.
    • 2022koak badaude bazkideen eskura, astelehenetik barikura bitarte: 09:00-14:00 Kultur Arloan (bigarren solairuan ) eta 15:00-20:00 bitarte atezaintzan.
  • Covid murrizketak direla eta, orain sarreren %60a saldu daiteke. Beste sarrerak murrizketek ahalbidetzen dutenean jarriko dira salgai.