Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu du Ane Legarreta galdakoztarrak
Ekimen berriaBINKE / 2021eko martxoa Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea sortu du Ane Legarreta galdakoztarrak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Martxoaren 8an aurkeztu da Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea, euskal emakume musikari profesionalen bateratzetik sortua. Ane Legarreta orkestra-zuzendari galdakoztarrak sortu du ekimena. Ez da kasualitatea gaur, martxoak 8 eta Emakumearen Nazioarteko Egunean, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea —ESAS— aurkeztu izana jendartean. Sorkuntzan dagoen, eta bereziki musikan, emakumeen erreferente faltaren ondorio da ESASen jaiotza. Ekimenaren sortzailea Ane Legarreta orkestra-zuzendari galdakoztarra da, eta «emakumezko musikariei merezi duten ikusgarritasuna emango dien proiektu bat sortzeko beharretik» jaio da, zuzendariak berak dioen moduan. Horrela