BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Itoiz taldeak Galdakaon eskaini zituen kontzertuetako irudien bila ari dira

Itoiz taldeak Galdakaon eskaini zituen kontzertuetako irudien bila ari dira

Binke
2021-02-22
629
0

Ikus-entzunezkoa
BINKE / 2021eko otsaila

Itoiz taldeak Galdakaon eskaini zituen kontzertuetako irudien bila ari dira

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Juan Luis Markaida

Itoiz taldearen inguruan dokumental bat prestatzen ari dira, eta horretarako talde historikoak Galdakaon eskaini zituen kontzertuetako argazki, grabazio edo artikuluak batu gura dituzte egileek.

Mutrikuko gazte batek, Juan Carlos Perezek, 70eko hamarkadaren amaieran rock talde bat sortu nahi zuela erabaki zuen. Hamar urte beranduago, talde horrek estadioak bete eta salmenta-markak hausten zituen. Euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen: Itoiz.

Horregatik, Doxa Producciones taldea Itoizen inguruan datorren urte amaieran argitaratuko duen dokumental bat prestatzen ari da, bere sasoiko irudi, grabazio eta artikuluak bilduta.

Ibilbide labur baina erabat arrakastatsu horretan, musika talde mitikoak Galdakaon ere eskaini zuen kontzertu bat baino gehiago —Ruper Ordorikak Binkeri kontatu zion legez— eta ikus-entzunezko lanaren egileak Itoizek gurean eman zituen kontzertuko argazkiak, soinu- zein bideo-grabazioak edo garaian argitaratutako prentsaren artikuluak ere batu gura ditu.

Horregatik, ekoizpen etxea hedabide honekin jarri da harremanetan, «Binkek galdakoztarren artean mezua zabaldu dezan». Horrela azaldu diote medio honi:

«Taldearen erregistroren bat izan dezaketen pertsona guztiengana heldu nahi dugu, artikulu, argazki, bideo edo soinu grabazioak biltzeko asmoz. Taldea 1976an hasi zen eta 1988an desegin zen. Gure informazioen arabera, badakigu taldeak Galdakaon jo zuela baina ez dakigu zehatz zein urtetan. Gainera, Itoiz izenarekin ezagunak egin baino lehen, Indar Trabes izenarekin ibili ziren jotzen eta baliteke sasoi hartako materiala horrela oroitu/gorde izana».

Dokumentala osatzeko edukiek ez dute goi-mailakoak izan behar, egileek badakitelako garai hartan ez zirela gaur egungo baliabideak erabiltzen, eta galdakoztarrak animatu gura dituzte euren etxeko fitxategian bilatzera: «Orain arte informazio ugari bildu dugu baina badakigu oraindik argitara atera ez den materiala egon daitekeela eta material mota hori lortzea da interesatzen zaiguna, profesionala edo afizionatua, kalitatezkoa edo etxekoa izan».

Itoizek gutxienez Galdakaon kontzertu bi eman zituen. Beraz, norbaitek saio horietako materialik —irudi, bideo, grabazio edo prentsako artikulurik— baldin badu, Binkeren ondoko kontaktuetariko batera bidal ditzake eduki horiek: info@binke.eus helbidera edo 680743211 telefono zenbakira, WhatsAppetik zein Telegrametik. Material horrekin batera adierazi beharko da egilearen edo jagolearen izen-abizena.

Binkek jasotako eduki guztiak batu eta bidaliko dizkio dokumentalaren egileari.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Hizkuntza-asiloa», Ainara Artetxe

Hurrengo albistea

Egoerara egokitutako egitaraua antolatu du Galdakaok M8aren ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Urko Agirre, Bizkaiko esku-pilotako txapeldun kadeteen 3. mailan

    2024-06-10
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Jon Gordillo II. Memoriala antolatuko dute zapatuan Galdakaon

    2023-06-28
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Palestinaren inguruko solasaldia eskainiko du Jesús Artetxe adituak Galdakaon

    2023-01-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Victor Diez futbolari ohi galdakoztarra omenduko dute Jerezen

    2024-05-22
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Hurrengo ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13tik 24ra zabalduko da

    2023-01-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Espainiako Legea aldatzea eskatuko du EAJk Kongresuan, Usansoloren segregazioa posible egiteko

    2022-04-05
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu