Auto elektrikoen lasterketa Galdakaon
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari Lanbide Heziketa
Atzo, azaroaren 19, auto elektrikoen lasterketa egin zen Galdakaon, Green Power Bridgestone-k antolatuta. Urtean zehar horrelako karrera gehiago egin dira, eta atzo Galdakaoren txanda izan zen. Bertan Kantabriako eta Bizkaiako partaidetza egon zen, tartean Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako eta gidatutako autoa, Galdakaoko udalaren babesarekin.
Guztira 10 autok hartu zuten parte F24 eta F24+ mailetan banatuta. Andra Mari LH-ko autoak hirugarren postua lortu zuen eta horretaz gain “Espiritu Green Power” saria irabazi zuen.
Baita, larunbatean Etxebarrin auto elektrikoen beste karrera bat egin zen, bertako Zientziaren Astearen programazioaren barruan, partaide berdinekin, baina hauxe erakustaldi-lasterketa izan zen eta ez zen saririk banatu.