Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi batek zama galdu du A-8 errepidean Galdakao parean. Horren ondorioz errai bat itxi dute noranzko bietan, eta auto-ilarak sortu dira.
Zailtasunak izaten ari dira astelehen goizean A-8 errepidean Galdakao inguruan, kamioi batek Galdakao parean zama galdu ostean.
Gertakariaren ondorioz errai bat itxi behar izan dute noranzko bakoitzean, eta horrek gutxienez bi kilometroko auto-ilarak sortu ditu.
Ertzaintza objektuak errepidetik kentzeko lanean ari da, eta bitartean arretaz gidatzeko eskatu du.




