Aztiak konpainiak ‘Plaga de hormigas’ antzezlana aurkeztuko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aztiak konpainia
Torrezabal Kultur Etxeak ‘Plaga de hormigas’ antzezlana hartuko du martitzenean, ekainak 13. Lan honetan Aztiak konpainia pribilegio sozioekonomiko guztiak galdu eta etxeko atxiloaldia jasango duen familia baten inguruan arituko da.
Hurtado de Piñera ahizpek egoera ekonomiko lasaia zuten. Egun batean pribilegio sozioekonomiko guztiak galduko dituzte eta etxeko atxiloaldia ezarriko diete. Askatasuna lortzeko saiakera akademiko bat egin behar dute, emakumeek lortutako lorpenak islatzeko.
Istorio hau du oinarri ‘Plaga de hormigas’ antzezlanak, Aztiak konpainiaren eskutik. Taldea Torrezabalen arituko da martitzenean, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan.
Álvaro Manríquez da obraren zuzendaria eta Altami Torres, Begoña Ibáñez, Virtudes Nogales Galdakaoko oholtzara igoko diren aktoreak.
Sarrerak salgai daude areton eta Galdakaoko Udalaren webgunean, 2 eta 3 euro arteko prezioan.