Barik txartelarekin ordaindutako Galdabuseko bidaiaren prezioa erdira murriztuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Garraio publikoa merketzeko helburuz Espainiako Garraio Ministerioak iragarritako dirulaguntzak eskatzea onartu zuen Galdakaoko udalbatzak. Honen ondorioz, gaur egun Barik txartela erabilita 0,60 euro ordaintzen den Galdabuseko bidaia 0,30 euro ordainduko da otsaila amaieratik aurrera.
Bost hilabeteko proba-fasearen ostean eta «zerbitzua egonkortu zenean», Galdabusak doakoa izateari utzi zion urtarrilaren 15ean. Egun horretatik aurrera Barik txartelarekin ordainduz gero, 60 zentimokoa da bidaia bakoitzaren prezioa eta eskudirutan ordainduz gero aldiz, euro batekoa.
Barik txartelarekin ordaindutako bidaien prezioa ordea laster aldatuko da, izan ere, garraio publikoa merketzeko helburuz Espainiako Garraio Ministerioak iragarritako dirulaguntzak eskatzea onartu zuen Galdakaoko udalbatzak azken osko bilkuran.
Honen ondorioz, gaur egun Barik Creditrans txartela erabilita 0,60 euro ordaintzen den Galdabuseko bidaia 0,30 euro ordainduko da.
Neurria aho batez onartu zuen Galdakaoko udalbatzak eta otsailaren amaieratik aurrera martxan jartzea aurreikusi du Udalak.