BERRIA Taldeak akziodunen urteroko batzarra egin zuen ekainean eta bertan Administrazio Kontseiluan aldaketak egin dituela iragarri zuen. Hiru kide berri daude, tartean Unai Atutxa galdakoztarra.
Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeak BERRIA Taldearen akziodunen urteroko batzarra hartu zuen ekainaren hasieran, eta bertan urteko balantzea egin zuen.
«Kudeaketa onarekin», erronka berrietarako prest dela adierazi zuen hitzorduan Jose Luis Aizpuru taldeko presidenteak: «Zuhurtzia da gure leloa. Zuhurtzia, prentsaren eta orokorrean hedabide tradizionalen krisia berebizikoa delako».
Bestalde, taldearen Administrazio Kontseiluan aldaketak egin dituela iragarri zuen. Haizpea Abrisketak, Iñaki Lazkanok eta Karmele Artetxeak postua utzi dute, eta Aizpuruk eskerrak eman zizkien egindako lanagatik.
Haien ordez, Unai Atutxa galdakoztarrak, Andere Arriolabengoak, eta Ibai Agirrebarrenak hartu dute kardua. Horientzat ere esker oneko hitzak izan zituen, «musu truk» arituko baitira.




