Barrualde-Galdakaoko ESIko langileei kontziliazio eskubideak murriztu dizkietela salatu du ESK sindikatuak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Osakidetzak Barrualde-Galdakaoko ESIko langileei kontziliazio eskubideak murriztu dizkiela salatu du ESK sindikatuak. Zehazki, gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideei laguntzeko 50 orduko baimena murriztu dietela azaldu dute.
ESK sindikatuak jakinarazi duenez, Barrualde-Galdakaoko ESIak zirkular bat banatu du, gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideei laguntzeko 50 orduko baimena murrizteko.
Zehazki, testuak horrela dioela azaldu dute: «profesional eta urte bakoitzeko 50 orduko baimen bat bakarrik emango da, hau da, ez da onartuko hainbat senideren baimenak aldi berean bateratzea».
Sindikatuarentzat hau langileen lan baldintzen aurkako «eraso argia da», are gehiago kontuan hartuz horrek artikulu horrek ez duela «ia gasturik eragiten ESIentzat», batez ere bi orduko aldietan erabiltzen baita, non ez baita inor kontratatzen baimena eskatzen duen pertsona ordezkatzeko.
«ESKn argi daukagu gure indar guztiekin borroka egingo dugula honen eta beste edozein murrizketaren aurka. Lan eskubideen arloan, atzera pausorik ez!», azpimarratu dute ESK sindikatutik.