Begite elkarteari eman dio Peña Santa Cruzek aurten pintxo solidarioarekin bildutako dirua
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Peña Santa Cruzek pintxo dastaketa solidarioa egin ohi du urtero Jardunaldi Mikologikoen barruan eta pasa den azaroan berriz ospatu zuen hitzordua. Edizio honetan 1.682 euro bildu zituen eta Begite Integratzaile Sozial eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteari eman dizkio.
Elkartasuna lantzen duen talde bati laguntzeko asmoz, pintxo dastaketa solidarioa antolatzen du urtero Peña Santa Cruzek Jardunaldi Mikologikoen barruan. Pasa den azaroan edizio berri bat ospatu zuten eta honetan 1.682 euro batzea lortu zuten herritarren elkartasunari esker.
Oraingoan dirua Begite Integratzaile Sozial eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteari ematea erabaki dute eta txekea Alfonso Requero Peña Santa Cruzeko koordinatzaile berak eman zien Bigiteko Beatriz Espinar eta Jaime Arambalzari udaletxean, Mari Paz Losada Gizarte Ekintzako zinegotziaren laguntzarekin.
Aurretik beste elkarte batzuek jaso dute dirua. Besteak beste, 2019an epoc gaixotasuna duten herritarrei laguntzeko ASBIEPOC elkarteak eta 2022an Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak.