
Beldurrezko pasabidea antolatuko dute bihar eta etzi Plazakoetxeko topagunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Warner
Aurten ere egitarau zabala prestatu dute Galdakaon Gabonak ospatzeko eta honen baitan beldurrezko pasabidea antolatuko dute bihar, abenduak 26, eta etzi Plazakoetxeko topagunean.
Olentzero eta Mari Domingi igaro dira honezkero Euskal Herriko etxeetatik, ume eta nagusientzako opariak banatuz. Gabonak beraz aurrera doaz eta hauetan zehar gozatzen jarraitzeko ekintzak antolatu ditu Galdakaoko Udalak.
Bihar, abenduak 26, eta etzi esaterako, beldurrezko pasabidea antolatuko du Plazakoetxeko topagunean, 17:00-20:00 eta 18:00-21:00 ordutegietan, hurrenez hurren.
Ekintza herriko biztanleei irekita dago, baina lehentasuna dute topaguneko adineko gazteek, Udaletik azaldu dutenez. Parte-hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea WhatsApp bitartez 688 88 32 89 zenbakian edo mezu bat idatziz helbide hauetara: topaguneak@galdakao.org edo topaguneak@argizai.org.