Bihar antolatuko da Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXXII. martxa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizi Bizi elkarteak
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXXII. edizioa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, azaroak 30. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Hilero egiten duen moduan, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Orain martxa antolatuko du azaroko azken zapatuan. Honetan, Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzen jarraituko parte-hartzaileek.
Bihar, azaroak 30, izango da martxa Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan.
Guztira 25 kilometro egingo dituzte, hauxe aldarrikatuko dute: «Martxa gustatzen zaigulako eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste erremediorik uzten ez digulako larunbat honetan Bilbotik Galdakaorako 32. martxaren bila goaz».