Usansolotarrek Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute, eta horretarako zapatuan, maiatzak 23, kotxe-karabana egitera deitu du Geltokia Erdigunean plataformak. Meatzetatik abiatuko dira 12:00etan.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak ezetza ematen jarraitzen duten arren, usansolotarrek argi dute: Metro geltokia erdigunean nahi eta behar dute.
Ildo honetan, mobilizazio berri bat deitu du Geltokia Plataformak biharko, maiatzak 23. Zehazki, kotxe-karabana bat egingo dute herritik zehar, «gure aldarrikapena ozen entzun dezaten».
Meatzetatik abiatuko dira 12:00etan, eta herritarrak deitu dituzte parte-hartzera: «Herri osoa ohartarazi behar dugu!».




