ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute biharko, maiatzak 14, EAEko udal zerbitzuetan, Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea exijitzeko. Grebak eragina izan dezake Galdakaoko udal zerbitzuetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek urte asko daramatzate lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.
«Udalhitzeko mahaian aldarrikapen asko falta dira, eta udal mailako negoziazio esparruak, orokorrean, ez daude aktibo. Ondorioz, udaletako langileen lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte», adierazi dute sindikatuek.
Horregatik, udal zerbitzuetako langileak greba egitera deitu dituzte bihar, maiatzak 14. Greba EAE osoan deitu dute, eta Galdakaoko Udalak herriko udal zerbitzuetan eragina izan dezakeela adierazi du.




