Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XLVII. edizioa antolatu du Biziz Bizi elkarteak biharko, apirilak 25. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Ohi duenez, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du hilabete honetako azken zapatuan, hau da, bihar, apirilak 25.
Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik. eta 14:00etan amaituko da Galdakaon.
«Bai Itzuliari, baina bai Bilbotik Galdakaorako Bidegorriari ere! Zure laguntzarekin lor dezakegu. Zatoz gurekin. Ez zara damutuko! Zuen zain gaude!», adierazi du Biziz Bizi elkarteak.




