Burtotza Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Burtotza Mendi Taldea
Jada tradizio bihurtu den ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak otsailaren 12an. Goizeko 9:00etan irtengo dira Unkina plazatik eta Gorosibai, Erlotxueta, Trokarro, Uraska, Basozabal, Arteta eta Ordañe igaroko dituzte parte-hartzaileek.
Urtean zehar hainbat irteera antolatzen ditu Usansoloko Burtotza Mendi Taldeak eta otsailean ere inguruko mendietan murgiltzeko aukera eskainiko du. Zehazki, jada tradizio bihurtu den ‘Kanporamartxo’ txangoa antolatu du otsailaren 12an.
Usansoloko Unkina plazan hasiko da ibilbidea goizeko 9:00etan eta herrian amaituko da ere. Tartean, Gorosibai, Erlotxueta, Trokarro, Uraska, Basozabal, Arteta eta Ordañe igaroko dituzte eta jateko denbora izango da ere.
Burtotza Mendi Taldeak azaldu duenez, ‘Kanporamartxo’ irteeran jan ohi diren txorizo, burduntzi eta edaria haiek eramango dute.
Edozeinek parte hartu dezake irteeran baina umeak nagusi baten ardurapean joan beharko dira.