Gaurtik domekara bitarte Asentzioko jaiak ospatuko dira Bekea auzo galdakoztarrean, egitarau zabalarekin. Besteak beste, bazkariak, tortilla txapelketa eta kirol ekintzak izango dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Jai giroa bueltatuko da asteburuan Galdakaoko Bekea auzora, Asentzioko jaiekin. Gaurtik, maiatzak 15, domekara bitarte, adin guztiei zuzendutako hartuko ditu Bekeak.
Hemen batu dugu egitarau osoa:
Maiatzak 15, barikua
18:00 Txipli-txapla-pum! kalejira eta Andra Mari Txiki Dantza Taldea
18:15 Esku pilota partidak
18:45 Kronoeskalada, Gelaren eskutik
20:00 Meza
Maiatzak 16, zapatua
11:00 IV. Tortilla txapelketa
12:00 Gimnasia erritmikoa erakustaldia: Tatis
12:30 Marianitada
17:30 I. Igel txapelketa
18:00 Bingo musikatua
21:00 Kontzertuak: Rewinders Rock Band + DJ Txema
Maiatzak 17, domeka
09:00 Mendi ibilaldia Gangurenera
12:00 Zeramika tailerra
12:00 Meza
12:30 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda eta Andra Mari Dantza Taldea
15:00 Herri bazkaria eta bertsolariak: Arkaitz Estiballes eta lagunak
17:30 Perejilek Folklore Taldea
21:00 Jaien amaiera eta azken biribilketa
Maiatzak 24, domeka
11:30 X. Euskal artzain txakurren lehiaketa
13:00 Eskerrak laguntzaileei





