EGITARAUA | Bengoetxeko jaiak asteburuan ospatuko dira
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bengoetxeko jaiak asteburu honetan ospatuko dira, barikutik domekara bitarte eta 25 ekintzatik gorako egitarau zabalarekin.
Bengoetxeko Jai Batzordeak —BeJaiBa— auzoko jaiak antolatu ditu bi urteko etenaldiaren ondoren, uztailaren 15etik 17ra bitarte. Guztira 25 ekintzatik gora antolatu dituzte asteburu honetarako.
Hementxe batu ditugu egunez egun:
Uztailak 15, barikua
16:30ean: Umeentzako jarduerak ludotekan: aurpegiak margotzea eta eskulanak
19:00etan: Pregoia eta txupinazoa jaiei hasiera emateko eta jarraian Txistulariak eta buruhandiak
19:30ean: Sardina-jan herrikoia
20:00etan: «Zumbaton by Oishe» Zumbatoia
21:30ean: Erromeria Joxe Mendizabalen eskutik
23:30ean: Bingo herrikoia
00:30ean: Berbena DJ Rubioren eskutik
Uztailak 16, zapatua
11:30ean: Gynkana ludotekako begiraleekin
12:15ean: Umeentzako jarduerak ludotekan: eskulanak
13:00etan: Txanpi-poteoa (edaria + txanpi pintxoa doan) txosnan
13:30ean: Igel txapelketa Jubiletxean
16:00etan: Mus eta Briska txapelketa
16:30ean: Umeentzako goitiberak
17:30ean: Umeentzako jokoak eta ponpak «Animaciones txispa»-ko begiraleekin
19:00etan: Disko festa Mozoilo Irratiaren eskutik
22:00etan: Drag Queens Showa
23:00etan: Miss eta Mister Bengoetxe 2022 aukeraketa
23:30ean: Bingo herrikoia
00:30ean: Herriko taldeen kontzertuak: Brea eta Infarto
Uztailak 17, domeka
10:30ean: Paella txapelketa
11:00etan: Meza nagusia Santa Marinaren eta auzoko hildakoen omenez
11:30ean: Umeentzako igoera Bengoetxeko presara
12:30ean: Apar festa
14:30ean: Herri-bazkaria eta paella lehiaketaren sari banaketa
15:30ean: Kantu zaharren saioa eta erromeria Joxe Mendizabalen eskutik
17:30ean: Herri Kirolak
19:30ean: Haizea Roldanen kontzertua (auzokidea eta La Voz Kids saioko partaide ohia)
20:30ean: Jaien amaiera