Jaiak
BINKE / 2022ko ekaina

Usansoloko eta Gorosibaiko San Juanak

TESTUA ETA ARGAZKIA: Binke

Eguenean, ekainak 23, Gorosibai eta Usansoloko San Juanak ere ospatuko dira, eta horren harira, ekintza ezberdinak antolatu dituzte elkarte ezberdinek. Hemen egitarau osoa!

Galdakaoko auzo eta plazez gain, Usansolon ere ospatuko dira eguenean San Juanak. Hauek dira Binkek jasotako egitarauak, Gorosibain eta Usansolon antolatuko diren ekintzekin:

Gorosibai

Ekainak 23, eguena
18:00. Irrien Lagunak
19:00. Talent Show eta Karaokea
21:30. San Juan sua

Gainera, Gorosibai Auzoa elkartearen 41. urteurrena ospatzeko, argazki erakusketa eta merienda egongo da.

Usansolo

Ekainak 23, eguena
17:00. Saukuaren ukendua prestatzea
17:30. Ludotekako tailerrak
19:30. Txokolatada
20:30. Txondor piztea