EGITARAUA | Usansoloko jaiak ospatuko dira maiatzaren 10etik 12ra
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Usansoloko Jai Batzordeak badu honezkero maiatzaren 10etik 12ra bitarte ospatuko diren jaien egitaraua prest. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Hemen batu ditugu egunez eguneko ekintza guztiak.
Maiatzeko jaietarako prest daude usansolotarrak. Usansoloko Jai Batzordeak ezagutzera eman duenez, maiatzaren 10,11 eta 12an ospatuko dira eta hainbat ekintzak antolatuko dituzte txiki eta nagusientzat.
Besteak beste, musika, dantza eta kirola uztartzen dituzten saioak eskainiko dira Usansolon hiru egunetan zehar. Hemen batu ditu BINKEk egunez egun prestatuko diren ekintzak:
Maiatzak 10, barikua
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak ludotekan
18:00 UFS CUP 3 vs 3 Unkina kiroldegian
18:30 Usgaldu eskolako Gaita-Danbor ikasleen kalejira
19:15 Txorizoak plazan
20:00 Kuadrilla jeitsiera
20:00 llargi txaranga (jeitsierarekin batera)
20:30 Pregoia
23:15 Kontzertuak: Gora Etorri eta Kresala Orkesta
Maiatzak 11, zapatua
9:00 Dianak
10:00 Tortilla txapelketa umeentzako
10:00 Tortilla eta paella txapelketa
11:30 Emakumezkoen lehen mailako pala partidak Meatzetako frontoian
11:30 Umeentzako puzgarriak Arlo Baltza plazan
12:30 Gaiteroen kalejira Usansoloko erraldoiekin
13:00 Maskoten edertasun lehiaketa Baratzeko plazan
14:00 Tortilla eta paella txapelketen sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
18:00 Usansoloko Ill. esku pilota tapelketa herrikoiaren finalak frontoi txikian
20:30 Izenbarekuak txaranga
23:00 Kontzertuak: Azken Muga, Modus Operandi eta Jaikide diskofesta
Maiatzak 12, domeka
9:00 Dianak
9:30 Artisau azoka
11:00 Arku-tiroa frontoi txikian (10 urtetik gorako umeentzat)
11:30 Divinere dantza emanaldia
12:00 Gaiteroen kalejira
13:00 Oinarin dantza taldearen emanaldia Arlo Baltza plazan
14:00 Motor klasikoen erakusketa
18:00 Danborrada