Zinema kalean ikusteko aukera eskainiko du Galdakaok, uztaileko martitzenetan

Argazkia: Cine Na Rua.

Galdakaok aire zabaleko zinema zikloa eskainiko du uztailean, Urreta eskolako patioan. Saioak martitzenetan izango dira bihartik hasita, eta hemen batu dugu eskainiko diren sei filmen zerrenda.

Ekimen berritzailea eskainiko du Galdakaok uda honetan: aire zabaleko zinema zikloa. Uztailean zehar din guztietako herritarrei zuzendutako sei proiekzio antolatuko dira, hiru saiotan.

Urreta eskolako patioan izango da, eta jardunaldi bakoitzean bi saio izango dira: bata haurrei zuzendua, 18:30ean, eta bestea publiko guztiarentzat, 21:00etan.

Proiekzioak bihar, uztailak 7, hasiko dira, Kaixo, Frida eta Los domingos filmeekin. Uztailaren 14an, Momiak eta Faisaien Irla izango dira ikusgai, eta zikloa uztailaren 21ean amaituko da, Ochiren Legenda eta Todo lo que fuimos filmeekin.

Sarrera librea da, eta hurrengoa da aurtengo aire zabaleko zinema egitasmoaren egitaraua:

Uztailak 7, martitzena
18:30 Kaixo, Frida (euskaraz), publiko guztientzat: Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacan koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du
21:00 Los domingos (gazteleraz), 12 urtetik gorakoentzat: filmak Ainararen istorioa kontatzen du, 17 urteko gazte idealista eta apartekoa, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar duena. Hori espero du bere familiak, behintzat. Alabaina, gazteak adieraziko du Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako moja bilakatzea planteatzen duela. Albisteak ustekabean harrapatuko du familia osoa, amildegi bat sortuko da eta proba erabakigarri bati aurre egin beharko diote.

Uztailak 14, martitzena
18:30 Momiak (euskaraz), publiko guztientzat: duela 3.000 urteko Thut izeneko Egiptoko momiak gaur egungo Londresera bidaiatuko du, arkeologo batek Kairoko bere hilobitik atera duen ezkontza eraztuna berreskuratzeko. Bidaian Nefer printzesa izango du lagun, eta abentura horrek bere buruarengan galdutako konfiantza berreskuratzen eta maitemintzen lagunduko dio.
21:00 Faisaien Irla (euskaraz), 12 urtetik gorakoentzat: Faisaien Irla munduko kondominiorik txikiena da. Urtearen erdia Espainiako Estatuarena da, eta beste erdia Frantziarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturalean. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, uhartearen aurretik paseatzen ari dira. Bat batean, bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian gurutzatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun trukearen ekitaldian zehar. Nork hartuko du bere gain

Uztailak 21, martitzena
18:30 Ochiren Legenda (euskaraz), 12 urtetik gorakoentzat: Carpatia uharteko herrixka urrun batean, Yuri, nekazari lotsatia, ochi izeneko animalia espezie iheskor baten beldurrez bizi da. Baina Yurik haurtxo ochi zauritu bat abandonatu dutela deskubritzerakoan, etxera ekartzeko misio bati ekingo dio
21:00 Todo lo que fuimos (gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat: Zisjordaniako protesta batean, nerabe palestinar bat bere familia osoaren bizitza astinduko duen gatazka batean inplikatuta aurkituko da. Hunkituta, bere ama Hananek 70 urtez hiru belaunaldi biltzen dituen familiaren historia kontatuko du, zorigaiztoko une horretara eraman zituzten tentsio politiko eta emozionalen bidez.

situs togel

situs toto