Elexalde Mendian Tenis Kluba, Bizkaiko Junior Ligako txapeldun

Argazkia: Elexalde Mendian Tenis Kluba.

Bizkaiko Junior Tenis Ligako sariak banatu ziren ekainaren 21ean Galdakaon, eta Elexalde Mendian Tenis Klubak domina bi jaso zituen. A taldea ligako txapeldun izan da, eta B taldea aldiz, hirugarren.

Bizkaiko Eskolarteko Ligan hiru domina lortu ostean, Elexalde Mendian Tenis Klub galdakoztarrak emaitza ezinhobeak lortu ditu Bizkaiko Junior Ligan ere.

A taldea ligako txapeldun izan da, eta B taldeak aldiz, hirugarren postua lortu du sailkapenean.

Galdakaon jaso zituzten dominak, ekainaren 21ean antolatutako sari-banaketa ekitaldian.

situs togel

situs toto